Joan den larunbatean eman zuen azken saioa Ttipi-Ttapa telebistak Nafarroan. "Duela hilabete bat uste zen posible izanen zela telebistari eustea diru eta giza baliabide gutxiagorekin. Denborarekin, ordea, garbi ikusi da usteak ustel zirela, eta baldintza minimoen azpitik saiatzea, batere erreala ez izateaz aparte, kaltegarria ere izan daitekeela epe ertain eta luzera begira." Euskarazko telebistaren geroa ez dago argi Nafarroan, itzalaldi analogikoak ETBrik gabe utz dezake lurralde hau.
Gaur eguerdian eman dituzte urtero bezala Argia sariak, eta Interneteko saria Librezale komunitateak irabazi du, batez ere Firefox 3-aren lokalizazioak euskal munduari eman diona baloratuz.
Sustaturen albisteak jarraitzeko bi modu berri iragarri nahi ditugu: Twitter edo/eta Facebook bidez. Mikroblogintzan eta sare sozialetan, status egoeren eguneraketaren bidez jarraitzen diote uneari askok, eta hor ere jarri dugu Sustatu beraz, pare bat aplikaziotan bederen.
ZULOZALE, sarean dabiltzan gaztezulotarrek elkar ezagutzeko topagune berria da. Atariak jendea ezagutzeko, iritzi eta afizioak partekatzeko aukera ematen du, euskara hutsean.
Gaur goizean aurkeztu da Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan PuntuEus elkartea, .eus dominioaren alde lan egingo duen elkartea. Euskara eta euskal kultura Interneten; horixe da elkartearen aldarria.
EuskalNatura.net webguneak 2 urte bete ditu. Natura eta zientziaren inguruko informazioa euskaraz publikatzea xede duen guneak, igarotako bi urte hauetan Euskal Herriko eta munduko jazoera garrantzitsuenen inguruko 259 albiste, Euskal Herriko izaki bizidunen gaineko 80 informazio-fitxa, 250 animaliren soinu-artxiboak, 600 argazki, dozenaka bideo eta 600 artikulutik gora publikatu ditu.
Urtarrilaren 29an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxeko ikastaro gelan, Buruntzaldeko euskara zerbitzuek Buruntzaldea Euskaraz web gunea aurkeztuko dute. www.buruntzaldea.org Buruntzaldeko euskara zerbitzuen web gune bateratua da. Bere helburua eskualdean euskara normalizatzeko aurrera eramaten diren egitasmoak Internet bidez hedatzea da.
Egun hauetan ze hobe pixka bat aurreztea baino? Hona hemen IMH -ko web orrian jarritako manualtxo bat: VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez.
Erabilera planak herri-administrazioetan jardunaldietan nago eta oraintxe aurkeztu du HPSk hemen Irati izeneko aplikazio informatikoa, euskaratze planak bideratzeko tresna.
Eusko Jaurlaritzak eta EHUk darabilten webguneetarako edukiak kudeatzeko sistema (CMS siglekin esaten zaio ingelesez), Interwoven, erosi egin du beste enpresa batek, Autonomyk. Zenbait adituren iritziz, Autonomyk ez du interesik Interwoven-en CMS produktuan eta horren jarraipena kolokan egon daiteke.
Aste honetan deskubritu du Iturrik spotify, musika Interneten zuzenean entzuteko disketxe handien zerbitzua. Bere blogetik ekarri dugu hona oharra, haren lizentziari esker. "Zenbait adituk diotenez, horrelakoa izango omen da etorkizuna. Hau da, musika Interneten entzungo dugula, inolako deskargarik egin gabe."
Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur arratsaldean eta gauez zikloia iritsiko da Euskal Herrira. 14 metroko altuerako olatuak izango dira kostaldean eta 150 km orduko abiadurako haizea. Ekaitzaren satelite-irudi ia zuzen-zuzenekoak ikus daitezke Sat24 eta Eumetsat webgunean. Azken horretan UTC ordua ageri da (gure ordua UTC+1 da), sakatu 12 eta gero Play, azken orduetako eboluzioa ikusteko.
eXe Learning hezkuntza baliabideak editatzeko Kode Irekia (Open Source) duen softwarea da, Auckland University of Technology eta Tairawhiti Polytechnic-ek sortua. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak euskarara itzuli du, Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagunduta.
Jardunaldiak izango dira datorren astean Bilbon euskara teknikarientzako: erabilera planak herri-administrazioetan. Besteak beste, IRATI izeneko tresna aurkeztuko da: herri administrazioetan euskara planak (barruko erabilera plana zein Euskara Biziberritzeko Plana) diseinatzeko eta jarraipena egiteko aplikazioa.
Cluetrain manifestua 1999. urtean idatzi zuten Rick Levine, Christopher Locke, Doc Searls eta David Weinberger-ek eta 95 tesitan oinarritzen den aldarrikapena da. CodeSyntax-en horiek guztiak euskaratu ditugu. Ziurrenik guztietan lehena ezagutuko duzu, merkatuak elkarrizketak direla dioena, baina bota begiratua gainerako guztiei: Cluetrain manifestua euskaraz .
Helburua da: denda txikiei lekua egitea sarean, kaleetako erakus-leihoetan geratu ordez mundu zabalera eskaintzea produktuak, dendarien komunitatea osatzea sarean, dendak munduan kokatzea eta gertuko zerbitzua eskaintzea bai erosi gura duenari eta baita saldu gura duenari ere.
Euskal Herriaren definizio geografikoa airean dagoen gauza bat da. Euskal abertzaleek selekzioaren kontua dela-eta, Euskadi ala Euskal Herria diskutitu bitartean, beste batzuek ere badute zer esana. Europako Legebiltzarrera ere iritsi zen kontua joan den astean.
Eskaripean bat edo beste eman bada ere, katalogoan programatutako ikastaroei zegokionean taldeak osatzeko orduan ez zen lortzen kopuru minimoa ikastaroak abiatzeko, nahiz eta aukera ezberdinak saiatu.
Dakizuenez, Bilboko Udalak Kafe Antzokia ixteko agindua eman zuen iragan astean. Bilboko euskal topagune eta kultura gune nagusia hilabetez itxi eta isuna ordainarazteaz gain, haren etorkizuneko bideragarritasuna kolokan jartzen duen edukiera murritza ezarri nahi dio udalak. Murrizketa hori ezartzen duen udal ordenantza aldatzea nahikoa litzateke arazoa konpontzeko, baina oraino udal agintariek ez dute Kafe Antzokiarekin hitz egin nahi izan. Afera honen inguruko informazioa emateko eta atxikimenduak biltzeko webgune berria jarri du abian Kafe Antzokiak. Konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa delako, Bilbok Kafe Antzokia martxan behar duelako.
Dantzari buruz idaztea eta irakurtzea interesgarri iruditzen zaigu dantzazaleoi, argazkiak ikusteak ere ondo dago, baina joño, dantzari buruz jarduteko bideoa modukorik ez dago. Kosta zaigu, baina azkenean lortu dugu dantzan.com dantzanTV izateko bidean jartzea.