Teknologia albisteak

Gaztezuloren 2009rako agenda digitala

Erabiltzailearen aurpegia
Erredakzioa - Gaztezulo
2008-12-19 : 09:12

Gaztezulo aldizkariak 2009rako Agenda Digitala aurkeztu du. Doan da, eta jaisteko www.gaztezulo.com atarian sartu besterik ez da egin behar. PC eta Mac sistementzat balio du.

Agenda hau, egutegi soila baino askoz gehiago da. Jarraian azalduko dizkizuegu dituen osagaiak eta funtzioak:

  • Hilabeteko grafikoa eta eguna: zein hilabete eta egunetan bizi zaren jakin dezazun, despistatu horrek!
  • Ilargi faseak: ilargi-betea noiz tokatzen zaizun jakiteko...
  • Oharrak: zure oharrak idazteko post it modukoa. Aukeratu eguna, sartu oharra, eta aurrera! Eguna iritsitakoan, agendak gogoraraziko dizu idatzitakoa.
  • Albisteak egunero: albiste eta bitxikeriak egunero: musika, zinema, literatura, sexua, nazioartea… denetarik.

Agenda jaisteko klikatu hemen

Erantzun

Sartu