Urtarrilaren 29an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxeko ikastaro gelan, Buruntzaldeko euskara zerbitzuek Buruntzaldea Euskaraz web gunea aurkeztuko dute. www.buruntzaldea.org Buruntzaldeko euskara zerbitzuen web gune bateratua da. Bere helburua eskualdean euskara normalizatzeko aurrera eramaten diren egitasmoak Internet bidez hedatzea da.
Web guneak zerbitzu ugari eskaintzen ditu. Hona hemen batzuk:
- Euskara bultzatzeko diru laguntzen berri eman: euskara ikastaroak egiteko bideratutakoak, errotulu komertzialak euskaraz jartzeko bideratutakoak
- Buruntzaldeko komertzio, ostalaritza eta elkarte guztiei eskaintzen zaien itzulpen zerbitzua eskatzeko aukera.
- Eskualdeko datu soziolinguistikoak.
- Buruntzaldeko euskara eragileen aurkibidea eta kontakturako datuak.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Idurre Lukas, Hernaniko euskara zerbitzuko batzordeburua.
- Petra Romero, Andoaingo euskara zerbitzuko batzordeburua.
- Web gunea sortu duen iametza interaktiboa enpresako arduradunak.
Erantzun
Sartu