Zulozale.com: gazteon topagune berria
ZULOZALEn parte hartzeko ez da beharrezkoa harpideduna izatea. Gurea ez da atari itxia. Edonork sortu dezake kontu propioa, edonork.
Nola erabili?
Oso erraza da. Hasteko, segi www.zulozale.com helbidera eta Hasi saioa klikatu. Ondoren, erabiltzaile bezala alta emateko aukera sakatu. Behin datuak sartuta, Kontua sortu izeneko aukera klikatu, eta kito. Ongi etorri!
Ezagutu hire lagunak
GAZTEZULO, 6.500 harpidedun izanik, edonora iristen da. Pentsa zenbat lagun egin daitezkeen horrela Hortik aurrera, jende berria ezagutzeko, norberak duen gogoaren tamainakoa izango da emaitza. Aukera faltarik, behintzat, ez da izango!
Eskuratu oparia
Parte hartzen duten lagun guztiek, atariak eskaintzen dituen abantailez gain, opari sinple bezain ederra jasoko dute: GAZTEZULOren kamiseta edo karpeta bana. Horretarako, erabiltzailea sortu eta datuak aldizkarira (gaztezulo@gaztezulo.com) bidali besterik ez dute egin behar.
Erantzunak kargatzen...