Teknologia albisteak

Librezalek irabazi du Interneteko Argia Saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.com
2009-01-30 : 18:01

Gaur eguerdian eman dituzte urtero bezala Argia sariak, eta Interneteko saria Librezale komunitateak irabazi du, batez ere Firefox 3-aren lokalizazioak euskal munduari eman diona baloratuz.

Honela arrazoitu dute saria Argiako lagunek:

2009ko Internet alorreko ARGIA SARIA nori eman erabakitzen hasi ginenean, berehala etorri zitzaigun burura modu irekian jarduten duen lan talde bat. Trukean ezer eskatu gabe, hainbat tresna informatiko euskaratu dituzte, tartean, Firefox 3 Interneteko nabigatzailea, joan den urteko ekainean munduko hizkuntza garrantzitsuenekin batera euskaraz eskuratu ahal izan genuena.

Geroz eta jende gehiagok erabiltzen du Firefox software librea ere, bide oparoa egiten ari da gure artean, besteak beste, saritu behar ditugun pertsonen lanari esker.

Komunitate aktiboa osatzen dute, komunitate euskaltzalea eta libertatearen zalea. Softwarearen bidez euskarari dimentsio globala eman Interneteko ARGIA SARIA LIBREZALE lan taldearentzat da.

Julen Ruiz Aizpuru eta Piarres Beobidek jaso dute saria. Zorionak Librezaleri

Kategoria guztietako sariak.

  • Interneteko Argia Saria: Librezale
  • Prentsa idatzia: Patxi Huarte Zaldi Eroa
  • Publizitatea: Margotu Egunak, atez-ateko zabor bilketa sustatzeko Usurbilgo Udalak egin duen kanpaina.
  • Telebista: Erlo Telebistako Gure saltsan saioa.
  • Irratia: Joseba Barandiaran.
  • Merezimenduzkoa: Mikel Atxaga.

Argudio osoak eta informazio gehiago Argiaren webgunean bertan.

Zorionak Sustatutik saritu guztiei.

Erantzun

Sartu