Jardunaldiak izango dira datorren astean Bilbon euskara teknikarientzako: erabilera planak herri-administrazioetan. Besteak beste, IRATI izeneko tresna aurkeztuko da: herri administrazioetan euskara planak (barruko erabilera plana zein Euskara Biziberritzeko Plana) diseinatzeko eta jarraipena egiteko aplikazioa.
Jardunaldien aurkezpen orriak dioenez, "aurten bete-betean sartu gara laugarren plangintzaldian. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzan bertan, foru aldundietan eta mankomunitate nahiz udaletan berebiziko lana egin dugu guztiok, laugarren plangintzaldi honetan euskararen normalizazioak aurrera egiteko. Plangintzaldiaren bigarren urtea abiatzear dagoenez, uste dugu aparteko abagunea dela batzuek eta besteek bosturteko honetan egin asmo ditugunak plazaratzeko eta egindakoen zein egin beharrekoen arteko eztabaida sorrarazteko."
Jardunaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira, urtarrilaren 27an eta 28an, goizeko bi saiotan.
1. eguna (2009-01-27 asteartea)
09:00-09:30 Harrera - Materiala banatzea
09:30-09:45 Aurkezpen-ekitaldia - Patxi Baztarrika , Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
09:45-10:00 IRATIren aurkezpena - Joseba Lozano, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko
zuzendaria
10:00-10:30 Garraio eta Herri Lan Saileko erabilera-plana - Pilar Bilbao, Garraio Saileko euskara-teknikaria
10:30-11:00 Euskararen erabilera UPV-EHUko administrazio zerbitzuetan- Arrate Atxa, EHUko teknikaria
11:00-11:30 Legebiltzarreko erabilera-plana - Iñaki Friera, Legebiltzarreko normalkuntza-teknikari ohia
11:30-11:45 Galderak
11:45-12:15 Atsedenaldia - Kafea
12:15-12:45 Euskara nola saldu udaletik - Iñigo Fernandez, Publis publizitate-agentziako Bezeroarentzako Zerbitzuen zuzendaria
12:45-13:15 Nola ekin langileen azterketa komunikatiboari - Jose Mari Arakama, HPSko normalkuntza-teknikaria
13:15-13:45 Administrazioko norbanakoen hizkuntza-prestakuntza eta trebakuntza - Juan Isasi Urdangarin, IVAPeko euskarako zuzendariordea
13:45-14:00 Galderak
2. eguna (2009-01-28 asteazkena)
09:00-09:30 Bizkaiko Garraio Partzuergoko erabilera-plana - Imanol Bilbao Eizagirre, Bizkaiko Garraio Partzuergoko idazkari nagusia
09:30-10:00 Administrazioa euskalduntzen Bizkaiko Meatzaldearen bihotzean: Abanto-Zierbenako erabilera-plana - Sonia Rodriguez, Abanto-Zierbenako euskara-teknikaria
10:00-10:30 Euskararen erabilera Gipuzkoako Foru Aldundian - Josean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko normalizazio programetako atalburua
10:30-11:00 Hernaniko Udala: Jokaleku berri baten bila - Malores Etxeberria, Hernaniko Udaleko euskara-teknikaria
11:00-11:15 Galderak
11:15-11:45 Atsedenaldia - Kafea
11:45-12:15 Euskararen erabilera Herrizaingo Sailean - Iñaki Gurtubai, Herrizaingo Saileko Zerbitzu-zuzendaria
12:15-12:45 Administrazioko idazkiak berritu eta estandarizatzeko teknikak - Aitor Gorostiza, Justizia saileko normalkuntza-teknikaria
12:45-13:30 Korredakzioa: itzulpenaz haratago - Oskar Arana, IZOko itzultzailea,
- Zelai Nikolas, Lehendakariordetzako legelaria
13:30-13:45 Galderak
Lehen egunean aurkeztuko den IRATI hori, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzak garatu duen aplikazio berria da. Aplikazioa administrazioetan (Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak) euskara planak (barruko erabilera plana zein Euskara Biziberritzeko Plana) diseinatzeko eta jarraipena egiteko da.
Parte hartzeko, bidali mezu bat helbide honetara: erabilera-planak a bildua ej-gv.es, ondoko datu hauek adierazita: izen-abizenak, erakundea, kargua, telefonoa eta posta elektronikoa; eta mezuaren gaian Erabilera planak herri- administrazioetan jardunaldiak idatzita
Erantzun
Sartu