
Juan Martin Elexpuru idazle bergararrak iritzi-artikulua idatzi du Iruña Veleiako aurkikuntzen inguruan. Horrez gainera, ostraketako euskarazko testuen azterketa ere egin du eta PDF honetan dago irakurgai.
Berria egunkariak martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara begirako atal berezia ireki du bere webgunean. Berria.info-ren ohiko azalean ere toki deigarri hartu dute atal horretako edukiek. Horien artean, jarraipeneko blog berezi bat, Haritz Rodriguez Xuriken idazten hasi dena.
Maite Goñi Sei IKTeroak sekulako lana egin zuen duela gutxi: EGA mailarako paperean argitaraturiko azterketak informatizatu, eta sarean jarri, paperekoak jarraitu barik, galde-erantzunak sarean testeatu ahal izateko. Euskal administrazioarentzat, eta euskara maila hobetu eta zertifikatu nahi duten guztientzat, sekulako mesedea. Eta etorri da ordaina: Administrazioak esan dio azterketok saretik kentzeko. Agur, EGA ariketak online! Eguneraketa, 10.45: Irakurri, Teketenek bidalitako loturan, digitalizazio lana nola egin zen: zaila da ulertzen herri-administrazioaren jarrera hau.
Interviu aldizkari espainiarrak ETAren "informatika sekretuari" buruzko erreportaia dauka aste honetan. Atxilotutako informatikari batek ustez idatzi duen PGP enkriptazio programa bati buruzko euskarazko instrukzioak, eta fotokopiaturiko Google Maps pantallazo batzuk dira froga harrigarriak.
Huhezin galdeketa xume bat egin da Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren 1. mailako ikasleen artean, ikusteko zer harreman duten teknologia digitalekin. Emaitzek baieztatu egin dute bertako ikasleak natibo digital peto-petoak direla.
Irakurle batek galdetu zion Sustaturi duela egun batzuk, formularioa erabilita. Hurrengo hauteskundeetarako, "halako kalkulagailurik prestatu behar al duzue?". Zera erantzun genion: "Balizko debekatutako zerrendentzako boto eskaera eta mugimendua antolatzen bada, bai." D3M eta Askatasuna zerrenden debekua ziurtzat eman daiteke, eta gaur gauerdirako emango da azken erabakia. Baina, hortik aurrera, baliogabeko botoen alde egingo ote du legez kanporatutako ezker abertzaleak?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardueretan euskara normalizatzeko dekretu mamitsu parea onartu berri du Diputatuen Kontseiluak, eta publiko egin dira. Besteak beste, Aldundiko langileei euskarazko tresna informatikoak ezarriko zaizkie ordenagailuetan: erdarazko bertsioak izateko, idatziz eskatu beharko dute. Horretara begira, etorkizuneko garapen informatikoetan derrigor egon beharko du euskarak.
Villabonan kokatua dagoen Mintzola Fundazioak zuzendaria kontratatzeko hautapen prozesua abiatu du. Mintzola Fundazioa 2008an sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, eta helburuak ditu, alde batetik, euskararen ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea, eta bestetik, gizarteak ahozko komunikazioaren esparruan dituen premiei erantzun egokia ematea.
Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko Taldeak aurkeztuta, atzo Kultura eta Euskera batzordean umeak erregistro zibilean euskeraz inskribatzeko proposamena eztabaidatu eta onartu egin zen.
3digitala irudi bankua, Euskomedia Fundazioa burutzen ari den proiektu interesgarria eta guztiz berria da. 3digitala Euskal Herriarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten publizista, argitaletxe eta ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako irudi bankua da. Euren lanetan maila handiko irudiak behar dituzten erakundeei zuzenduta dago.
Gestionet enpresak herri kirol batzuetako probak dakartzan ordenagailurako bideojoko bat prestatu du, Sei Baietz!, eta Txapel Games izeneko joko sorta batean sartu du. Euskal gaian duten euskarazko beste joko batzuk osatzen dute Txapel Games.
Alderdi politikoen webguneen euskarararen presentzia aztertu du Mikel Iturbe Janfrik martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrarerako hauteskundeetara begira. Mikelen blogetik hona ekarri dugu bere edukien lizentziari esker (CC by-sa).
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoak webgunea sortu du, txertatuta Huhezi fakultatearenean. Webguneak ikastaroari buruzko informazioa eta materiala eskainiko ditu. Gainera, bloga ere badu, elkarrizketa eragiteko ikasle eta antolatzaileen artean. CodeSyntax enpresak garatu du webgune berria, Plone plataformaren gainean.
Konprobatu dudanez, nire postontzira doazen bi helbide elektroniko gehitu dituzte, nire baimenik gabe, PSE-EEren propaganda webgune baten e-posta bidezko buletin batera. Spam kasu bat da, Espainiako legeek debekatua. Falta arina izanik, 30.000 euro arteko isuna merezi luke Patxi Lopezen lehendakaritzarako Interneteko kanpainak.
Anjel Lertxundi Letrak sare kantoitik izeneko artikulu sorta hasi da idazten bere blogean, Berriako bere zutabeekin tartekatuta. 1996an argitaratutako Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala... Bere asmoez galdetu diogu Lertxundiri, eta berak erantzun.
Aurten, Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Getariari foru gutuna eman izanaren zortzi mende betetzen dira; Getaria, Gipuzkoako Kaia, 1209-2009 lan-taldeak aukera aproposa ikusi du Getariaren historiari buruz hausnartu eta hipotesi eta ondorio berriak plazaratzeko.
Tipi Topa, Astialdi hezitzaileari buruzko biltzarra, otsailaren 27 eta 28an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Izena emateko epea zabalik dago.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak aplikazio bat sortu du poltsikoko telefonoan sagardotegien gida izateko Batura Mobile Solutions -ekin batera. Hala, beti eskura izango dugu Gipuzkoako sagardotegien gida. Aplikazioa lor daiteke Bluetooth bidez elkartearen egoitzan, SMS bidez, edo Internetez.
Txinako albistegi batzuen arabera, susmoa zabaltzen ari da iazko Sichuango lurrikara handian gizakiak eragin zuzena izan zuela, urtegi bat tarteko, zehazki. Urtegiek eragin sismikoak dauzkatela da Itoizko koordinakundearen salaketetako bat, eta Itoitz inguruan lurrikara txikiak ugaldu izana abisu larritzat daukate.
Hilabeteko bozketa epea itxita, ondoko hauek dira internauta euskaldunek aukeratu dituzten euskal blogosferako 2008ko zortzi ekarpenik onenak.