Euskal Herriaren definizio geografikoa airean dagoen gauza bat da. Euskal abertzaleek selekzioaren kontua dela-eta, Euskadi ala Euskal Herria diskutitu bitartean, beste batzuek ere badute zer esana. Europako Legebiltzarrera ere iritsi zen kontua joan den astean.
Europako Batasunak Euskal Herria
denominazioa erabiltzen duten mapa ofizialak erretiratu egingo ditu. PPren presioari men eginez, Europako batasunak Euskal Herria
denominazioa daramaten mapa ofizialak erretiratu egingo ditu. Izaro News-en irakurri dugu,
adibidez.
Nonbait, EAEko hiru probintzien erregioari izen bikoitza, País Vasco / Euskal Herria, eman izan zaio Europako Batasuneko Batzordearen kartografia zerbitzuaren produkturen batzuetan. Aurrerantzean, desagertuko omen da hori.
Beraz, Euskal Herria hor EAE zen. Duela aste batzuk, Hego Euskal Herriaren beste definizio baten berri eman zigun Eneko Bidegainek bere blogean: La communauté du Pays Basque Sud aipatu zuen Baionako alkateak ekitaldi batean, baina Hendaia eta Donibane-Lohizune adierazi nahi zuen horrekin.
Erantzun
Sartu