Teknologia albisteak
2

Merkatua.net: Internet bidez erosteko webgune euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena - Debagoiena
2009-01-21 : 09:01

Helburua da: denda txikiei lekua egitea sarean, kaleetako erakus-leihoetan geratu ordez mundu zabalera eskaintzea produktuak, dendarien komunitatea osatzea sarean, dendak munduan kokatzea eta gertuko zerbitzua eskaintzea bai erosi gura duenari eta baita saldu gura duenari ere.

Goienan aspaldi hasi ginen blog komertzialekin. Urteak pasa dira eta orain horiek webgune bihurtu ditugu eta saltzeko aukera gehitu diegu webgune horiei.

Zer dago merkatua.net-en?

  • Debagoieneko denda ezberdinen komunitatea: eskaintzak, telefonoak, Tagzanian kokatuta denda non dagoen... Bai, Debagoienetik kanpoko dendek ere aukera dute egoteko.
  • Produktuak erosteko aukera. Oraingoz, Debagoieneko 78 negozio ezberdinek dute euren lekua Merkatua.net-en eta horietatik 13k dituzte produktuak salgai. Guztira 200 bat produktu daude: eskulanak, umeendako osagarriak, poltsak, ile-apaindegiko produktuak, altzariak, etxetresna elektrikoak, bitxiak, dekoraziorako produktuak, jatekoak...

Merkatua.net-en estandar guztiak betetzen ditugu, legedia zorrotz bete dugu eta pribatutasunari garrantzia handia eman diogu. Zure datuak (txartelekoak, nortasun agiria...) ez ditugu guk ikusten, ez dugu spam-ik egingo zure e-postarekin. Erosketa segurua da egin dugun aukera eta horretarako Paypal zerbitzua erabili dugu (erdaraz aurkituko duzun orri bakarra). Segurua, bizkorra eta azkarra.

Etxean jasoko duzu erositakoa

  • Euskal Herriko edozein txokotatik egin daiteke erosketa baita Espainiatik ere eta etxera bertara eramango dizugu erositakoa.

Erosketa segurua

  • Sartu Merkatua.net-en, ikusi, saltseatu eta gustuko zerbait ikusten baduzu lasai erosi. Ordainketa gune seguru batean egingo duzu, Paypal erabiliz. Merkatua.net-ek zure helbidea bakarrik ikusiko du, erositakoa zuri etxera bidali ahal izateko.

Aurkezpena

  • Aurkezpeneko argazkia eta bideoa goiena.net-en: Ino Galparsoro Mankomunitateko presidenteak nabarmendu du aurkezpenean Debagoieneko dendak batera egotea leiho bakarrean, euskaraz izatea merkatua eta gertukoa den enpresak erraztea dendei Interneterako saltoa.

Sartu, sartu: merkatua.net

Erantzunak

Aitor
2009-01-21 : 11:17

Nik denda bat daukat eta oso ideia ona iruditu zait. Nire dendako produktuak saltzeko zail ikusten dut, baina komentatuko dut bazkideen artean eta ia animatzen garen.


Koldo
2009-01-21 : 14:20



Ideia ona deritzot. Sartzen saiatu naiz baina zerbitzaria ez dago ondo.

Erantzun

Sartu