EuskalNatura.net webguneak 2 urte bete ditu. Natura eta zientziaren inguruko informazioa euskaraz publikatzea xede duen guneak, igarotako bi urte hauetan Euskal Herriko eta munduko jazoera garrantzitsuenen inguruko 259 albiste, Euskal Herriko izaki bizidunen gaineko 80 informazio-fitxa, 250 animaliren soinu-artxiboak, 600 argazki, dozenaka bideo eta 600 artikulutik gora publikatu ditu.
2007ko urtarrilaren 23an zabaldu zen mundura EuskalNatura.net, biologia ikasketak egiten diharduten hainbat gazteren eskutik. Bi urte igaro ostean, 13 lagunek osaturiko taldeak eguneratzen du webgunea ia egunero. 2008an 125.556 bisita izan ditu 2.653.764 orrialde ikusi dira.
2008a zenbakitan
Ia 250 animalia espezieren soinu-artxiboen sorrera 298 argazkiren igoera (erabiltzaileen eskutik) 148 albisteren sorrera 69 izaki bizidunen fitxa informatiboen sorrera Zientzia ataleko 47 artikuluren sorrera 21 bideoren igoera Deskargatzeko 14 artxibo eskegitzea ...
Leioako Campuseko 1. Natur Astearen antolaketa 2 landa-irteeraren antolaketa Objektibotik: Euskal Herriko natura argazkitan argazki erakusketa Leioan eta Madariaga Dorretxean
Aipaturiko datu guzti hauez gain, beste hainbat proiektu martxan dira, 2009an argia ikusiko dutela espero dugunak: Euskal Herriko perretxikoen gida, Animalia eta Onddoen kladogramak...
Laioako Campuseko 2. Natur Astea Hitzaldiak, argazki erakusketa, ikusentzunezkoak Euskal Pirinioetako biodibertsitatea aztertzeko 4 eguneko txangoa
Erantzun
Sartu