Teknologia albisteak
3

Cluetrain manifestua euskaratua

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Lizarralde - CodeSyntax
2009-01-21 : 11:01

Cluetrain manifestua 1999. urtean idatzi zuten Rick Levine, Christopher Locke, Doc Searls eta David Weinberger-ek eta 95 tesitan oinarritzen den aldarrikapena da. CodeSyntax-en horiek guztiak euskaratu ditugu. Ziurrenik guztietan lehena ezagutuko duzu, merkatuak elkarrizketak direla dioena, baina bota begiratua gainerako guztiei: Cluetrain manifestua euskaraz .

Cluetrain manifestuaren aldarria elkar-konektatua dagoen merkatu batean dago pentsatua: bertan elkarrizketak ematen dira, "pertsonatik pertsonara". 2000. urtean liburua kaleratu zuten tesietan ziotena garatuz.

Merkatuak eta enpresak pertsonaz osatuak daude, batak bestearekin hitz egiten duten pertsonak. Merkatu batean edozein salerosketa burutzen denean, bezeroa eta saltzailea elkarrizketa bat daukaten pertsonak dira. Enpresetan berdintsu gertatzen da. Eta pertsonek maila berean hitz egin nahi dute.

Internetek elkarrizketa hauek erraztu eta ugaritu egin ditu, ondorioz indarren balantza parekatu egin da, hobeto informatuak egoteko aukera daukatelako bezero eta langileek.

Beraz, CodeSyntax-en euskaraturiko Cluetrain manifestuaren 95 tesiak hemen dituzu: Cluetrain manifestua euskaraz .

Erantzunak

Iñaki Azkoaga
2009-01-21 : 11:54

Poztu naiz Cluetrain euskaratu duzuela jakitean, Erantzukizun Korporatiboa eta 2.0 Komunikazio uztartzerakoan hain funtsezkoa den dokumentua. 9 urte baditu dagoeneko baina oraindik guztiz egunekoa dirudi.

txerren
2009-01-21 : 12:54

Itzela da testua!!



Ez nuen ezagutzen, eta ikaragarri ona iruditu zait. Iñakik dioen moduan, gaur goizean idatzia dirudi.



Edo hobe esanda, bihar goizean ;)



txerren

Izarne
2009-01-21 : 16:58

Ez nuen ezagutzen, eta benetan gustatu zaidala!

Erantzun

Sartu