Sustaturen albisteak jarraitzeko bi modu berri iragarri nahi ditugu: Twitter edo/eta Facebook bidez. Mikroblogintzan eta sare sozialetan, status egoeren eguneraketaren bidez jarraitzen diote uneari askok, eta hor ere jarri dugu Sustatu beraz, pare bat aplikaziotan bederen.
Mikroblogintzako plataforma ezagunean, Twitterren, sortu dugu Sustaturen kontua duela egun batzuk. Gure albistegian argitaratzen direnak, eta Jamaika Ikusteko atalekoak, hor agertuko dira, lotura labur batekin, iragartzen denera zuzenean klik egiteko.
Twiterren bazaude, jarraitu Sustatu, follower bihurtu han esaten den bezala, eta albistegiko eguneraketak agertuko dira zurean.
Euskaraz albisteak ematen dituen beste zerbitzu bat ere badago Twiterren: Zabaldu. Berria egunkariak ere ematen zituen albisteak, baina abendutik zerbitzu hori geldi dago nonbait.
Facebook sare sozial ezagunean ere sartu dugu Sustatu. Batetik orritxo bat sortu dugu, zale bihurtu nahi bazenu, baina hori baino garrantzitsuago avatar baten gisan pertsona bat gehitu dugu, Sustatu Adiskidea.
Sustatu Adiskidearen lagun bihurtzen bazara, haren status egoeretan Sustatuko azken berriak automatikoki azalduko dira, eta horrela Facebook-eko sarrerako zure newsfeed edo berrien jarioan Sustatuko nobedadeen berri izango duzu, honelaxe:
Argazkiak.org | Sustaturen albisteak Facebook-en © cc-by-sa: codesyntax
Aukera duzu, lagun askoren oharren artean Sustatuko gehiagotan ala gutxiagotan jasotzeko, menu erantsi horretan bata edo bestea klikatuta.
Facebook-en bazaude, adiskidetu "Sustatu Adiskidearekin. Ez bazaude, sortu kontu bat nahi baduzu. Facebook nahiko txukun dago euskaratuta, baina konfigurazio kontuengatik ez baduzu Facebook euskaraz ikusten, kontua sortuta duzunean zoaz Itzulpenen aplikaziora, eta horko menuan aukeratu euskara.
Erantzun
Sartu