Aste honetan deskubritu du Iturrik spotify, musika Interneten zuzenean entzuteko disketxe handien zerbitzua. Bere blogetik ekarri dugu hona oharra, haren lizentziari esker. "Zenbait adituk diotenez, horrelakoa izango omen da etorkizuna. Hau da, musika Interneten entzungo dugula, inolako deskargarik egin gabe."
Hau da, musika Interneten entzungo dugula, inolako deskargarik egin gabe. Hodeia da etorkizuna esaten dute. Last.fm izan daiteke ezagunena une honetan. Nik izena emana daukat Last.fm-n, baina ez diot puntua harrapatzen.
Spotify, teknikoki, gozada bat da. Entzuteko gonbidapena behar da. Izena eman, aplikazio txiki bat jaitsi, zure ordenagailuan exekutatu eta hortik aurrera pronto duzu.
Adibidez, datorren hilaren 7an Kursaal auditorioan egongo den Mogwai taldearen 163 kanta entzun ditzakezu bata bestearen atzean. Calexicoren 80 kanta daude ere. Euskaldunen artean, 63 kanta ditu Bide Ertzean taldeak eta 120 Mikel Laboak. Hau da, dirudienez Elkar eta Gaztelupeko Hotsak disketxeen katalogoak entzungai daude bertan, baina ez dira Esan Ozenki eta Metak agertzen.
Ikusteko dago hau hype bat ote den: hau da, momentuko fenomeno hanpatua edo geratzeko etorri ote den. Formula ezberdinak daude: pagatzekoak batzuk, ez pagatzekoak besteak. Azken hauek, dena den, publizitatearekin berdinduko dituztela dirudi.
Honen harira, Spotify no mola irakurri diogu Keko Ponte blogariari. Berari ez zaio gustatzen kanpoan geratzen dena eta modelo publizitarioak soilik handiei egiten omen die mesede:
"Arazoa edukia da. Handien apostu agerikoa da Spotify, argi eta garbi dago hori. Eta bai, handiak musikaren % 95a dira. Baina Spotifyn ez dira denak sartzen, eta gainerako % 5ean (gutxi dirudi, baina musika asko da) aposturik erakargarrienak biltzen dira. % 5 hori disketxe txikiak dira, irizpide editorial garbiak mantentzeagatik saldu ez direnak, musika irizpideak (ez ekonomikoak) erabiliz aukeratutako produkzioak, % 5 hori Birra y Perdiz bezalako disketxeek osatzen dute, disko gutxi baina hautatuak publikatzen dituztenak. Ezin ahantzi ere auto-produkzioak eta net-labelak. % 5 horrek kontra egingo dio bere katalogoa eguneko merkatal eskaintzekin batera entzun behar izateari. Aurtengo nire disko gogoko gehienak biltzen dituen % 5 hori".
Eztabaida interesgarria dago Kekoren apunte horren azpian.
Eskerrik asko, Unai. Ez du itxura txarrik Deezer.com zerbitzuak ere. Baina hemen ere falta da jendea.
Konta dezakezu, nahi baduzu, zein izan den zure esperientzia.
Nik aukeran deezer nahiago (www.deezer.com)
Dohainik da.
Mikel Laboak 118 abesti, Bide Ertzean-ek 71,