DantzanTV ekarri digute errege majoek
2009-01-16 09:01
Dantzari buruz idaztea eta irakurtzea interesgarri iruditzen zaigu dantzazaleoi, argazkiak ikusteak ere ondo dago, baina joño, dantzari buruz jarduteko bideoa modukorik ez dago. Kosta zaigu, baina azkenean lortu dugu dantzan.com dantzanTV izateko bidean jartzea.
Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen "Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai" izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko baterantz urratsak ematen ditugun".
Olentzerok ia-ia ekarri zigun oparia baina azkenean erregeak izan dira, 2009arekin batera bideoa dantzan-era normaltasunez ekarri digutenak. Momentuz produkzio propioa oso xumea izango da, telebista medio astuna eta garestia baita, baina gutxienez noizean behin dantzei buruz hitzegiteaz gain dantzak ikusteko aukera izango dugu dantzan.com-en.
Erantzunak kargatzen...