Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

2.0 lan eremuen inguruko hitzaldia

Asmoz Fundazioa
2009-03-09 : 15:03

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2.0 lan eremuen inguruko hitzaldia antolatu du datorren Martxoak 16ean arratsaldeko 16.00etan.

Askapenaren 2009ko brigadak martxan!

Askapena
2009-03-09 : 12:03

Dagoeneko brigdan kanpaina murgilduta gaude, aukera ezin hobea duzue internazionalismoz bustitzeko eta brigadetan parte hartzeko, brigadak aupatu!

Jardunaldia: euskara Donostia 2016 Europako kultur hiribururako hautagaitzan

Sustatu
2009-03-09 : 10:03

Asteazkenean, martxoaren 11n, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jardunaldia, euskara Donostia 2016 Europako kultur hiribururako hautagaitzan. Antolatzaileak, hautagaitzaren bulegoak, eta Donostiako Euskara Patronatua. Helburua izango da euskarari eta hizkuntza minorizatuei buruzko proposamenak aztertzea halako proiektu baten ikuspegitik.

2

Guraso.com: gurasoen premiak asetzeko webgunea

Oihana Elorza (Goiena)
2009-03-09 : 08:03

Gurasoendako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditu Guraso.com webguneak: teknologia berriak, osasuna, prebentzio gaiak, hezkuntza formala eta ez formala, dirulaguntzak, kulturartekotasuna, jolasak, sexualitatea, hiztegiak edo familiendako planak, adibidez. Euskararen transmisioan eragiteko helburuarekin, euskara hutsean egina dago webgunea, hizkuntza eta eduki ulergarriekin.

2

Osakidetzak berriro euskara baztertzen du

N. Corraliza eta beste
2009-03-08 : 12:03

Berriro ere Osakidetzak baztertzen gaitu euskara erabili nahi dugulako. Kasu honetan kaltetuak 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzan galdera sorta duten kategorietan euskaraz parte hartzea erabaki genuenok izan gara, gara eta izango gara.

Informazio geografikorako sistemak

Asmoz Fundazioa
2009-03-07 : 13:03

UNED-Bergarak Informazio Geografiko Sistemak (SIG) izeneko Mintegi Birtuala antolatu du, Hobetuz, FSE eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Helburu nagusia ikasleek Informazio Geografiko Sistemen ezagueran abiatzea da eta diren iturri kartografikoak argitaratzeko, zuzentzeko, aldatzeko eta erabiltzeko gai izatea, lagunduriko diseinu tresnak (AUTOCAD MAP) erabiliz.

Euskararen ezagutza legez zigortu nahi du Nafarroako Gobernuak

Kontseilua - Komunikazioa
2009-03-07 : 09:03

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak prentsaurrekoa egin zuen atzo Iruñean, joan den urtarrilaren 19an Nafarroako Justizia Auzitegian Aurrekontuen Foru Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren aurka tarteratu zuen helegitea tramitera onartu izana aztertzeko. Albistea Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren webgune berrituan dago irakurgai.

Zazpi etxe Frantzian, Atxagaren eleberri berria

Sustatu
2009-03-06 : 15:03

Gaur goizeko 11etan aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxagaren azken eleberria (Pamiela, 2009). Liburua euskaraz argitaratu da lehenbizi eta apirilean beste hiru hizkuntzatara itzulita izango dugu: gaztelania, galiziera eta katalana. Liburu guztien azalak, idazlearen webgunean daude, eta honako katalanez izango duen itxura ekarri dugu.

1

"Eta Karmele?" antzezlana Zarautzen

Samara Velte
2009-03-06 : 15:03

Martxoaren 8an, emakumeon nazioarteko egunean, aurkeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktore zarauztarrek "Eta Karmele?" antzezlana. 20:00tan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

2

PSEk lortu du Arabako 25. eserlekua

Sustatu
2009-03-06 : 13:03

PSE-EEk eskuratu du Arabako azkeneko diputatua kanpoko botoei esker, EAren kalterako izan da. Araban postaz jasotako 440 boto zenbatu dituzte , eta PSE-EEk horietako 140 eskuratu ditu, eta EAk, aldiz, soilik 6. EAJk 146 lortu ditu, eta beste alderdiek 134. Boto baliogabeak hiru izan dira, eta bat zuria. Aurrerago azaldu genuen dantzan zebilen Arabako 25. eserlekuaren matematika zehatza.

 Google Chart

9

ETAren alde omen dago ETB, dio Basagoitik

Sustatu
2009-03-06 : 11:03

Atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak hiru aldiz esan zuen elkarrizketa honetan ETB2n, ETBk "ETAren alde" egiten duela. Aitzol Zubizarretak hirutan zuzendu nahi izan zion, baina bereari eutsi zion Basagoitik, ETBn aldaketa ezinbestekoa delakoan.

7

Arabako 25. eserlekuaren matematika zehatza

Sustatu
2009-03-06 : 09:03

Eusko Legebiltzarraren osaketa ofiziala atzerriko botoen zenbaketaren zain dago. Arabako 25. eserlekua dago koloka, eta estu-estu egongo da. D'Hondt legearen argitan, kalkuluak egin ditugu. Eguneraketa, ostirala: Gaur 8.00etan hastekoa zen zenbaketa hau, albiste honen arabera.


Argazkiak.org | Araba: D'Hondt banaketa probisionala © cc-by-sa: sustatu

1

X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat

Luistxo Fernandez
2009-03-06 : 09:03

Izen pixka bat baduen Village of Joy webgune grafikoak selekzio bat egin du, Banksy estiloko grafiteroen 30 lan. Horien artean daude X10 artista euskaldunaren bi lan. Stencil edo txantiloi bidezko graffiti artean maisu euskaldun eta anonimo bat.


egilearen baimenarekin © cc-by-nc: X10

Yahoo Noticias España, adi euskarazko albisteekin

juan mari - Bergara
2009-03-06 : 07:03

Euskarazko eta partikula guztiak ETA erakundearekin batzen ditu Yahoo Noticias España atariak: euskarazko albisteak jasotzen ditu Europa Press-etik eta haien gainean eragiketa trakets bat egiten du Yahook.

Musika eta haurrak: ikasten eta irakasten

Asmoz Fundazioa
2009-03-05 : 10:03

Haurrak musikarekin eraiki, erantzun eta amestu egin dezake besteak beste, eta hori funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. UNED-Bergarak antolaturiko eta Hobetuz-ek diruz laguntzen duen ikastaro honekin haurraren heziketa eta garapen prozesuan musikak duen garrantzia balioetsi nahi da.

Web 2.0 Killed The Radio Star

Eli Laztanguren
2009-03-05 : 09:03

Web 2.0aren ahalmena ilustratzen duen istoriotxoa kontatu nahi dizuet. Edo nola musikaz ideia handirik ez duten bi tximinok kanta bat egin eta Gaztea Irratian kolokatu zuten.

1

Athletic 3 - Sevilla 0, hurrengoa finala

Sustatu
2009-03-05 : 09:03

Eskerrik asko Athletic-Sevilla kopako partiduaren zuzeneko emanaldian parte hartu zenuten Sustatuzaleoi. Ondo igaro genuela uste dut. Emaitzak lagundu zuen, jakina (3-0, Athletic finalera). Atsedenaldiko iragarkiak ere ez ziren falta izan!


Argazkiak.org | Iragarkiak zuzeneko emanaldian © cc-by-sa: sustatu

1

Bach is Back musika maratoia Bilbon

Sustatu
2009-03-05 : 08:03

Gaurdanik igandera (martxoak 5-8) BACH IS BACK musika maratoia izango da Bilbon, Johann Sebastian Bach barrokoko musikagilerik esanguratsuenaren maisulanak aztertuko dituena.

9

Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun

Sustatu
2009-03-04 : 15:03

Athletic-Sevilla Espainiako futbol kopako finalerdietako itzulera partidua, gaur asteazkena, 20.00etan. Proposamen bat: piztu La Sexta eta kendu soinua, jarri Bizkaia Irratia edo Euskadi Irratian Haritz Gallastegi eta lankideen komentarioak, eta izan zu zeu ere komentarista zuzenean Sustatun. Parte hartzeko sartu barrura.

2

Yes We Scan

Luistxo Fernandez
2009-03-04 : 09:03

Yes We Scan AEBetan martxan jarri duten kanpaina ireki bat da. Sareko zenbait aktibista eta intelektual Carl Malamud ziber-ekintzailearekin bateratu dira, Malamudi Gobernuan lanpostu bat eman diezaioten: Public Printer of the United States; AEBetako Inprimatzaile Nagusia. Agiri, ondare eta informazio publikoaren zabalkunde efektibo eta irekiaren aldeko kanpaina bat da. Euskal Herrian ere ez da erraza publikazio publikoak benetan publiko izatea, eta EGA azterketen kasuan Maite Goñiri egin ziotena etorri zait gogora. Gainera, Facebook-ek gogoratu dit gaur Maiteren urtetebetetzea dela (horretarako behintzat balio du Facebook-ek), eta hor doakio opari tonto hau, kartela. Zorionak.


Argazkiak.org | Maite, Yes We Can © cc-by-sa: Luistxo.F

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››