Berriro ere Osakidetzak baztertzen gaitu euskara erabili nahi dugulako. Kasu honetan kaltetuak 2008ko Enplegu Publikorako Eskaintzan galdera sorta duten kategorietan euskaraz parte hartzea erabaki genuenok izan gara, gara eta izango gara.
Oposizio-lehiaketotako beste kaltetuetako bat nauzue.
Osakidetzaren aldetik lehendabiziko e-maila lotsabako haiek jaso nituen une beretik adierazi dut kexa, e-mail lotsabakooi erantzunez, Osakidetzara telefonoz deituta, eta Behatokian eta Elebide zerbitzuan salaketak ipinita
Osakidetzaren erantzuna isiltasuna izan da une oro.
Otsailaren 17an Osakidetzara bertara agertu nintzen, Gasteizen, eta idatzi bat erregistrarazi nuen. Informazioko leihatilan atenditu ninduenak adierazi zidan egunotan zirela euskarazko liburuskak etxeetara bidaltzekoak.
Otsail amaieran eta martxo hasieran hamaika aldiz deitu nuen telefonoz Osakidetzara, arduradunen batekin aurrez aurre biltzeko eskaria eginez. Gertatzen ari dena benetan larria dela eta lehiakidetzarako berdintasun-printzipioa urratuta dagoela argudiatu nien telefonoz bestaldekoei
eta biren promesak lortu nituen, bataren aldetik egunean bertan deituko zidala arduradunen batek, baina oraindik zain nago
Bestearen aldetik ere, helaraziko ziola nire telefono zenbakia Hautaketa Zerbitzukoei eta abar; baina oraindik ere zain nago...
Osakidetzatik jaramonik txikiena ere ez digutela egiten ikusirik, martxoaren 3an gertatzen ari denaren dokumentazioa helarazi diot Arartekoari, eta martxoaren 5ean berriro ere agertu naiz Osakidetzaren Gasteizko bulego nagusietara, beste idatzi bat erregistraraztera, lehiaketa-oposizioon bidegabetasuna azpimarratuz, eta zilegitasunik gabeko prozesutik kanpora utzi nazatela eskatuz. Arduradunen batekin berba egiteko exijitu nuen, eta EPEko teknikari batekin egon nintzen luzaroan berbetan. Laburbilduz, honakoa adierazi zidan: egin dudala egin beharrekoa eta hurrengo EPErako, beharbada, kontuan hartuko dutela. Azken baten, ez dute ametitu gura gertatutako larri-larria dela... Euskaraz eta euskaldunoz gabiltza berbetan... eta prozesu honetan %1 inguru gara (edo ginen), ezta?
Neu Barne-Medikuntza eta Etxeko Ospitalizazinorako apuntau naz eta oraindino ez dakigu zein egunetan izango diran azterketak. Baina orain dala 3 aste inguru deitu eustien Osakidetzako zentraletatik eta Cervantesen hizkuntzaz galdetu eustan ea azterketa euskaraz egin nahi neban benetan (!) eta neu baino ez nengoala apuntauta gaztelaniaz ez egiteko esan eustan funtzionari erdaldunak. Egia esan asko hasarretu eustan deialdiak, errespetu falta izugarria iruditu jatan alde batetik funtzionari euskaldunik deitu ez izana, eta holan esan neutsan. Bestetik guzurra da neu bakarrik euskaraz egiteko apuntauta nengoala, behintzat Etxeko Ospitalizazinoaren eskatzaileen zerrendan. Oso maltzurra iruditu jatan planteamendua, emoten dau banan-banan sendagile "bitxi" guztioi deitu deuskuela ea desanimauko ginan eta itzulpena ez eben egin behar.
Hauxe da Osakidetzak hizkuntza normalizazinoan egiten dauan apustua...