"Eta Karmele?" antzezlana Zarautzen
2009-03-06 15:03
Martxoaren 8an, emakumeon nazioarteko egunean, aurkeztuko dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktore zarauztarrek "Eta Karmele?" antzezlana. 20:00tan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
"Karmele" bi emakumeren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamentu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere... non dago Karmele?
Martxoaren 8an, arratsaldeko zortzietan, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan.
Erantzunak kargatzen...