Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Sare sozialak: "Lagun bezala gehitu"

Komunikasten
2009-03-13 : 10:03

Lagun eskaera berria / Erabiltzailea: Komunikazioa Ikasten. Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazio bakarra. Lagunak egiteko komunikazioa eta publizitate hitzekin zerikusia duten talde eta pertsonei eskaera egin diet, inolako mezurik bidali gabe. Aurretik, fidagarriago izateko, nire burua eta nire lagun bat gehitu dut, guztiz ezezaguna ez izateko. Gutxi gora behera100 pertsona eta talderi bidali diet lagun eskaera eta segituan lagunak gehitzen hasi dira, ikaragarria! Ez dakite nor naizen ezta zertan ari naizen.

Interneteko nabigatzaileak pertsonak balira

Zaloa Etxaniz
2009-03-13 : 10:03

Iaz, txantxazale batek "pertsonifikatu" egin zituen Interneteko nabigatzaileak. Emakumezkoak balira nabigatzaileak, honako itxura luketela. Adibidez, Internet Explorer:

Orain erantzuna iritsi da. Nabigatzaileak gizonezkoak balira...

1

Udaltop topaketak

Udaltop
2009-03-13 : 09:03

Udaltop topaketak maiatzean egingo dira Lasarte-Orian, eta zera dute helburu: udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea. Izen-ematea irekita dago. Lema honen inguruan gauzatuko da topaketa: Nola indartu euskararen erabilera familietan? Udaltop webgunetik, Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz.

IKAk nor bere maila jakiteko sistema automatikoa aurkeztu du

iametza interaktiboa
2009-03-12 : 17:03

Eskura jarri dizkizugun Mailaketa Probak euskalduntze prozesuan gutxi gorabehera non zauden jakiteko baliagarriak izango zaizkizula uste dugu. Ikus ikanet.net

1

"Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua baizik"

Goio Arana
2009-03-12 : 17:03

Emakumeen nazioarteko egunaren bueltan lelo ugari ikusteko aukera izan dugu prentsan argitaratutako iragarkietan eta kaleetako pankartetan. Ofizialak, politikoki oso zuzenak. Leioako EHUren campusean, ordea, oso bestelakoak topatu ditut.


Argazkiak.org | Martxoak 8 © cc-by-sa: goioarana

Format Factory euskaraz

© cc-by-sa Alexgabi
2009-03-12 : 12:03

Bideo, audio eta irudien fitxategien formatuak era masiboan aldatzen dituen freewarea edo doako aplikazioa euskaratu berri dut. Filma-DVDak eta audio-CDak ere ripeatzen ditu.


Argazkiak.org | Format Factory euskaraz © cc-by-sa: alexgabi

Abortua Asteazken Kulturaletan

eneko (bagerakidea)
2009-03-12 : 11:03

Bagerak hilero antolatzen dituen hitzaldiak dira Asteazken Kulturalak. Gaur abortuari buruz aritu da Miren Aranguren Bilgune Feminista eta Emagin elkarteko kidea. Hona hemen kronika laburra eta hainbat gogoeta.

Gidabaimenerako azterketa prestatzeko materiala, euskaraz

Goiena.net
2009-03-12 : 10:03

Debagoieneko Mankomunitateak landu du gidabaimena ateratzeko azterketa prestatzeko euskarazko materiala. Eskuliburua, test gidatuak eta azterketako testa eta ikus-entzunezko materiala prestatu dute, besteak beste.

Nafarroako erlijio tokiak, norenak dira?

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-03-12 : 09:03

Duela zenbait urte, Iruñeko Artzapezpikutza Nafarroako erlijio tokiak bere izenean jartzen hasi zen. Ordura arte, ez zeuden inoren izenean. Iaz, erregistratze prozesu horren kontrako plataforma sortu zen, eta argudiatzen du elizen eraikinak herriek egin eta ordaindu zituztela, eta, beraz, herrienak direla. Horren inguruan jardunaldia antolatu du UEUk: Nafarroako erlijio tokiak, norenak?

6

Eroski eta Fagor beraien inguruko albiste negatiboez mintzatu dira

Goiena.net
2009-03-11 : 19:03

Eroski taldea duen 1800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da hainbat bankurekin. Zenbait iturriren arabera, birnegoziaziorako Goldman Sachs negozio-bankua kontratatu du Eroskik. Bestalde, hainbat hedabidetan agertu da gaur Fagor Industrialeko langileek ezezkoa eman ziotela pasa den astean egindako batzarrean soldatak %8 murrizteari. Mondragon taldeko bi kooperatibek informazio horietako puntu batzuk ezeztatu dizkiote Goiena.net-i.

1

Zubizuriko epaia: 30.000 euroko kalteordaina Calatravari

Sustatu
2009-03-11 : 16:03

Bilboko Udala kondenatu dute Santiago Calatrava arkitektoari 30.000 euroko kalteordaina ematera. Calatravak 3 milioi euro eskatzen zituen, ordea, Zubizuri zubiari egindako aldaketa batzuek bere egile eskubideak urratzen zituztelakoan.


Baimenarekin © cc-by-nc-nd: Julen Landa, Txanoduna

Hirugarren aztergaia EIZIEren 2tzuL weblogean

ItzulBaita
2009-03-11 : 14:03

Hirugarren gai bat plazaratu da EIZIEren 2tzuL blogean, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: "Aditz laguntzailearen elipsia eta subjektuaren komunztadura", Iñigo Roquek idatzia. EHUko Euskara Zerbitzuan dihardu Roquek, ikasmaterialen egokitzaile.

Darknet-ak: lagunen arteko P2P sistema

Gari Araolaza
2009-03-11 : 09:03

Atzo Enrique Dans blogari espainiarrari irakurrita (Darknets para todos... ) frogatu ahal izan dut fitxategiak trukatzeko P2P tresna berri bat.

XV. CAF-Elhuyar sariak: Zahartzeari buruzko artikulu batek jaso du lehenengo saria

Elhuyar Fundazioa
2009-03-10 : 19:03

Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da artikulu irabazlearen egilea, eta 1.200 € jaso ditu . XV. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat egin zen, eta Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina aktoreek girotu zuten.

Errenteriako Udalak herriko toponimiari buruzko web gunea aurkeztu du

iametza interaktiboa, SL
2009-03-10 : 18:03

Errenteriako Udalak herriko 2.000 toponimo baino gehiago biltzen dituen web gunea sareratu berri du. Web guneak 2006an kaleratutako Errenteriako toponimia mapa eta 2003an landutako azterlan zabala Internet bidez kontsultatzeko aukera ematen du.

"Begiratu, ikusi, aurkitu" blog berria

Kizkitza Ugarteburu
2009-03-10 : 14:03

Zumalakarregi Museoak “BEGIRATU...ikusi...AURKITU" bloga sortu du. Bildumagarri berri honekin iragana modu erakargarri eta berriztatzaile batez emango du ezagutzera sarean eta erabiltzaileen arteko elkartrukaketa, partehartzea eta lankidetza erraztuko ditu.

1

Kritikak Kataluniako gobernuari men egiteagatik Microsofti

Softcatala / Arkaitz Zubiaga (itzulpena)
2009-03-10 : 10:03

Softcatalà, software librea katalanera itzultzen duen irabazi asmorik gabeko elkarteak, artikulu interesgarria idatzi du Microsoftek berriki jasotako sariaren inguruko kritika plazaratuz. Haren lizentzia baliatuz, Arkaitz Zubiagak euskaratu du eta lizentzia berari esker dakarkigu orain hona.

3

Lehen Joomla!kafea Bilbon

hack.in#badakigu
2009-03-10 : 09:03

Hack.in#badakigu informatika aske elkarteak Bilbon burutuko den Joomla!kafea antolatu du apirilaren 18an. Non burutuko dugun ez badakigu ere datorren astean bi tabernekin berba egitera joango gara. Hortaz datorren asterako taberna eta ordua zarratuta izango ditugu.

Beste hildako bat atentatuan Ipar Irlandan

Sustatu
2009-03-10 : 09:03

Beste hilketa bat Ipar Irlandan. Militarrak barik, polizia bat hil dute bart gauez Craigavon herrian, Armagh konterrian. Bonba abisu batekin lotuta egon da tiroketa nonbait, antolatutako segada bat. "Aurrera egitea da bide bakarra", dio Gerry Adams Sinn Feinekoak bere blogean. Atzoko data darama une honetan han dagoen azken sarrerak. Geroago gertatu da beste hilketa hau.

1

Code Ezkutu, zientzia fikziozko eusko-thriller politikoa

Sustatu
2009-03-09 : 18:03

John Etxebeltz delako batek (izengoitia dirudi) zientzia fikziozko eusko-thriller bat idatzi du frantsesez, eta Lapurdiko Aitamatxi argitaldariak eman du argitara: Code Ezkutu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››