Sustatu logoa Teknologia albisteak

2.0 lan eremuen inguruko hitzaldia

Asmoz Fundazioa
2009-03-09 15:03

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2.0 lan eremuen inguruko hitzaldia antolatu du datorren Martxoak 16ean arratsaldeko 16.00etan.

Gaur egungo erakundeak gizartearekin bat dijoaz eboluzioan. Azken urteotan web 2.0, behin eta berriz errepikatzen ari den kontzeptua da. Web 2.0, lan egiteko hainbat lanabes eskeintzen dizkigu, hauen erabilerarako, ez da beharrezkoa jakintza tekniko handien ezagutza izatea. Tresna hauen bidez, eraginkortasun pertsonala hobetu dezakegu. Guzti hau, teknologien erabilera zentzudunarekin lotua dago.

Martxoak 16eko hitzaldia, Web 2.0 kontzeptua, enpresen arlora gerturatzeko saiakera bat izango da. Hitzaldia interesatu ororentzat irekia izango da Miramongo Parke Teknologikoan, bertan parte hartuko dute: Anjel Irastorza, Gipuzkoako Diputazioko, Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuko zuzendaria; GenĂ­s Roca; Julen Iturbe; Luis Mari Zaldua, Asmoz Fundazioaren zuzendaria.

Hitzaldian interesaturik daudenak posta elektronikoz nahiz telefonoz, 943212369, jakin arazi beharko dute heuren asistentzia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu