Web 2.0aren ahalmena ilustratzen duen istoriotxoa kontatu nahi dizuet. Edo nola musikaz ideia handirik ez duten bi tximinok kanta bat egin eta Gaztea Irratian kolokatu zuten.
Eli Laztanguren naiz, urte batzuk daramatzat Kixmi izeneko bloga egiten.
Duela aste batzuk kanta bat sortu nuen Izarne Cardabarekin. Ez gara musikari profesionalak eta "musikari afizionatuak" garela esatea ere askotxo esatea litzateke. Baina jentilen akaberaren eta Kixmiren etorreraren inguruko kanta batekin egiten genuen amets. Profesionalek egiten ez dutela ikusita, geuk egitea erabaki genuen. Izan ere, Interneteko buztan luzean denetarako tokia egon behar du.
Hemen argitaratu eta azaldu genuen blogean:
Kantak bere bidea egin du, hedabide handi tradizionaletara.
Gaztea Irratiko Ekaitz Perfektua saioan jartzen ari dira egunotan. Hemen herenegungo saioa entzun dezakezue.
Argi dago, to eta no, guk ametsetako kanta sor eta zabal badezakegu, edonork ahal du.
Web 2.0 Killed The Radio Star
Erantzun
Sartu