Sustatu logoa Teknologia albisteak

Athletic 3 - Sevilla 0, hurrengoa finala

Sustatu
2009-03-05 09:03

Eskerrik asko Athletic-Sevilla kopako partiduaren zuzeneko emanaldian parte hartu zenuten Sustatuzaleoi. Ondo igaro genuela uste dut. Emaitzak lagundu zuen, jakina (3-0, Athletic finalera). Atsedenaldiko iragarkiak ere ez ziren falta izan!


Argazkiak.org | Iragarkiak zuzeneko emanaldian © cc-by-sa: sustatu

Jardun osoa artxibatua uzten dugu.

Eskerrik asko JGabiMark erabiltzaileari, partiduan zehar argazkia egin zuelako etxean (bi pantailak erakusten, ordenagailukoa eta telebistakoa), eta hori ere partekatu ahal izan genuen, beste irudi batzuekin batera.


Argazkiak.org | Athletic-Sevilla digitalki © cc-by-sa: sustatu

JGabiMark bezain azkar ibili ziren beste batzuk ere. Partidua amaitu eta berehala, bazeuden golen bideoak sarean, eta zuzeneko jardunean ere erakutsi ahal izan genuen hau:

Maiatzaren 13an finalean berriro elkarrekin egingo dugu topo, FC Barcelonarekin. Atzo inkesta egin genuen zuzenean ari ginela, eta Sustatuzale gehienek nahiago zuten Barça finalean Athletic-en aurka (%88 versus %22 Mallorcaren alde). 1984an Athletic-ek Espainiako futbol kopa irabazi zuen azkenengo aldiz, FC Barcelonaren aurka hain zuzen ere (1-0), eta sekulako iskanbilarekin amaitu zen partidu hura.

Aupa Athletic!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu