Sustatu logoa Teknologia albisteak

Athletic-Sevilla zuzenean Sustatun

Sustatu
2009-03-04 15:03

Athletic-Sevilla Espainiako futbol kopako finalerdietako itzulera partidua, gaur asteazkena, 20.00etan. Proposamen bat: piztu La Sexta eta kendu soinua, jarri Bizkaia Irratia edo Euskadi Irratian Haritz Gallastegi eta lankideen komentarioak, eta izan zu zeu ere komentarista zuzenean Sustatun. Parte hartzeko sartu barrura.

Parte hartzeko bi modu:

  • Leihoan egongo den iruzkin-alorra betez eta SEND emanez (modu moderatua, Sustatuko editoreek onartu beharko dute)
  • Twitter bidez #kopa gakoa erabilita, zuzenean.

Esperientzia berria izan daiteke, baina hauteskunde gauean egin genuen proba hau, eta interesgarria suertatu zen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu