Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

1

Euskarazko film laburrak, Shanghairaino

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioa
2009-03-04 : 08:03

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Film Laburren Zirkuituaren seigarren edizioa aurkeztu du. Zirkuituaren bidez,Topaguneak eta osatzen duten Euskara Elkarteek aukera ematen dute euskarazko film laburren urteko produkzioa ezagutarazteko, eta, bide batez, herrietako kultur eskaintza aberasteko ekarpena ere egiten dute. Federazioak bere gain hartzen du filmak bilatzeko, aukeratzeko eta batzeko lana, eta gero aukera ematen die nahi duten elkarte guztiei euren herrian erakusteko.

3

Natura inperfektu alu hori

Julen Gabiria
2009-03-03 : 14:03

Bolintxu Bilboko azken paradisua dela diote batzuek. Supersur autobide erraldoia bertatik pasatuko da, ordea.


Baimenarekin © cc-by-nc-nd: Julen Landa, Txanoduna

3

Iragarki sailkatuak eBay-n

Mikel Lizarralde - CodeSyntax
2009-03-03 : 13:03

Interneteko klasikoetako bat da eBay enkanteen webgunea. Baina badirudi ezinean dabilela bere negozioa Espainian hazterakoan. Merkataritza elektronikoak ez du beste herrialde batzuetan daukan pisurik. Merkatu gehiago lortzearen helburuarekin bere webgunea aldatu du iragarki klasifikatu edo sailkatuei pisu handia emanaz.

Yahook briefcase edo maletatxo zerbitzua itxi egingo du

Eneko Astigarraga
2009-03-03 : 11:03

Garai batean nahiko erabilia zen Yahoo briefcase edo maletatxoa izeneko Internet zerbitzu hau sarean txostenak gordetzeko, toki ezberdinetatik eskuratzeko edo ordenagailu eramangarrira karpeta edo maletatxo osoa eramateko. Martxoaren 30ean itxi egingo dutela abisatu dit Yahook.

3

Ekainberriko erreplikako argazkiak

Sustatu
2009-03-03 : 08:03

Ekaingo leizezuloaren erreplikan, Zestoako Ekainberri, ez diete bisitariei argazkiak egiten uzten. Baina ilustrazio pertsonalen falta hori, eskaintza publiko txiki batekin osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak: erreplikako irudiak hartu eta lizentzia librearekin banatzeko kargatu dituzte Argazkiak.org-era.


Argazkiak.org | Ekainberriko zaldiak. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

2

Kanpainako sormenari sariak

Sustatu
2009-03-02 : 12:03

Hauteskunde kanpainan Gala Politica ekimena bultzatu zuten hiru euskal enpresen artean (Funky Projects, Alianzo eta Animatu), eta alderdien kanpaina desberdinen sormena (Demokrazia 3 Milioi kontuan hartu barik) saritu zuten zenbait kategoriatan, joan den ostiralean Bilbon egindako ekitaldi batean. Lema onena, EAren Independenteak izendatu zuten.

1

Rotoskopia, animazio efektu deigarria

Sustatu
2009-03-02 : 11:03

Denak pozik geratzea ez baita posible, komeni izaten da apur bat gozatzea hauteskunde biharamuna. Horregatik dakarkizuegu Waking Life filmaren zati hau, hausnarketa bat zineari buruz, estetika ikusgarriarekin. Ingelesez, gaztelaniazko azpidatziekin.

4

Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu du

Sustatu
2009-03-02 : 10:03

Horra Legebiltzarraren osaketa ofiziala izango dena, lehen grafikoan duzue. D3Mren botoak zenbatu izan balira lortuko zena, bigarrenean, hauteskunde kalkulagailu bikoitza erabilita.

Google Chart Google Chart

Eguneraketa, martxoak 6: Goiko koadro horiek erakusten dute hauteskunde gaueko emaitza probisionalen osaketa. Atzerritik etorritako botoekin aldatu egin zen Legebiltzarraren osaketa, EAk 1 galduta eta PSEk irabazita. Honela:

9

ENA onartu digute hauteskundeetan

Miren Ibarluzea
2009-03-02 : 09:03

Miren Ibarluzeak hau bidali zigun atzo. Dagokionari, Ez dakit argitaratzeko (webgunean zein paperezkoan) modukoa izango den, baina hona hemen irakurleei igorri nahi nieken mezua: Euskal Nortasun Agiria onartu digute hauteskundeetan.

3

Hauteskundeetako emaitza ofizialak

Sustatu
2009-03-02 : 00:03

Soitu.es egunkari digital espainolak honako widget hau prestatu du hauteskundeak zenbaketa jarraitzeko, eta emaitzak erakusteko. Euskaratzea halamoduzkoa da, baina bego, praktikoa ere bada eta.

3

Hauteskunde gaua zuzenean Sustatun

Sustatu
2009-03-02 : 00:03

Gaur martxoak 1, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen igande honetan, iluntzeko 20.00etatik aurrera zenbaketa zuzenean jarraitu dugu Sustatun, liveblogging egiten zuen irakurleon partaidetzarekin, eta kalkulagailuaren laguntzarekin. Amaitu da esperientzia. Eskerrik asko denoi.

Euskara agirien bateratze eta baliokidetza

Sustatu
2009-03-01 : 09:03

Euskararen ezagutza eta gaitasuna ziurtatzen dituzten hainbat agiri bateratu egin ditu Eusko Jaiularitzak aste honetan, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin. Dekretuak parekatzen ditu HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak (D agiria), Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak (EGA) eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.

4 lagunek eten zuten Noaren kontzertua Donostian

Askapena
2009-02-28 : 18:02

Ostegun gauean, bigarren egunez ere, elkartaratzea egin zen Donostian Noaren kontzertuaren aurrean protesta egiteko. Eta gainera, ostegunekoan 4 lagunek eten zuten Noaren emanaldia (lehen eguna soilik gonbidatu berezientzat eman zuen Noak).

Euskonews Gaztearen 100. zenbakia

Euskonews Gaztea
2009-02-27 : 18:02

Bi urte pasatxo ditu EUSKONEWS GAZTEAk; 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zen aurrenekoz eta ostiralero eduki berriez irakurleengana iristea lortu dugu, zailtasunak zailtasun. Otsailaren 27an 100.zenbakia jarri dugu sarean. Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Euskonews astekariaren arreba txikia dela esan genezake.

Geocaching: altxorraren bila

Gari Araolaza (Eibar.ORG Elkartea)
2009-02-27 : 10:02

Ibili zara inoiz altxor bila jolasean? Asteburuan egiteko plan bat proposatzen dizut, haurrekin edo besterik gabe ibilaldi bat egiteko aitzaki polita.

3

Anjel Lertxundi: Internet eta idazteko erak

Sustatu
2009-02-27 : 08:02

Anjel Lertxundi Interneteko idazketa eta irakurketa moduez, joan den asteazkenean Bilbon.

Etnografia-ikastaroa internet bidez, Labayru Ikastegian

Xabi Zalbide
2009-02-26 : 18:02

Martxoaren 16tik ekainaren 30 bitartean, Barandiaran Fundazioak, Labayru Ikastegiak eta Etniker Euskalerriak Internet bidezko etnografia-ikastaroa emango dute.

2

UEUren Markeskoako udaberriko eskaintza prest

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-02-26 : 13:02

Euskarazko etengabeko prestakuntza ikasturte osora zabaltzeko asmoz, UEUk Eibarren duen Ikastetxe Nagusian zortzi ikastaro antolatu ditu udaberrirako. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago www.ueu.org helbidean.

5

Sustaturen diseinu aldaketa

Luistxo Fernandez
2009-02-26 : 09:02

Konturatuko zineten agian Sustatu aldatu egin dela, ezta? Jarraitu irakurtzen detaile gehiagorako. Diseinuz berriztuta dago, berdetuta, eta aukera batzuk erraztu direlakoan gaude. Doiketak ez daude amaituta, eta badakigu Firefox bertsio eguneratu gabeko batzuetan ez dela ondoegi ikusten. Saiatuko gara konpontzen.

Twitter 1 - Facebook 0

Joxe Aranzabal
2009-02-26 : 09:02

Dagoeneko gehienok badakigu Facebook-ek atzera egin behar izan duela bertako mezu guztiez jabetzeko asmoan, erabiltzaile gehienek kontra egin zioten-eta. Baina Twittown blogak kontatu digu gauzak zelan gertatu ziren.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››