Teknologia albisteak

Yahoo Noticias España, adi euskarazko albisteekin

Erabiltzailearen aurpegia
juan mari - Bergara
2009-03-06 : 07:03

Euskarazko eta partikula guztiak ETA erakundearekin batzen ditu Yahoo Noticias España atariak: euskarazko albisteak jasotzen ditu Europa Press-etik eta haien gainean eragiketa trakets bat egiten du Yahook.

Gaur goizean Batxilergoari buruz informazio bilatzen ari nintzela, Google bilatzailean zera ipini dut: "Batxilergoko dekretua". Bereala eman dit pilo bat helbide. Zabaldu dut lehenengoa, hau da bere helbidea..

Hasi naiz irakurtzen eta hau "sorpresa", bigarren parrafoan "eta" hitza azpimarratuta azaltzen da (hiperbinkuloa), kuriosidadez klikatu dut eta nora bidali? helbide honetara..

Frogatu eta bakoitzak atera dezala kontuak. Yahoo Noticias España atarian gertatzen da hau.

(euskarazko Europa Presseko albisteak topatzeko, termino jakin baten bilaketatik abiatu gaitezke, adibidez Jaurlaritzak ergatiboarekin; horko notizia gehienetan eta partikulak ETArekin nahastuta aurkituko dituzue).

Erantzun

Sartu