Gaur goizeko 11etan aurkeztu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxagaren azken eleberria (Pamiela, 2009). Liburua euskaraz argitaratu da lehenbizi eta apirilean beste hiru hizkuntzatara itzulita izango dugu: gaztelania, galiziera eta katalana. Liburu guztien azalak, idazlearen webgunean daude, eta honako katalanez izango duen itxura ekarri dugu.
Atxagaren lan berri hau eten bat idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina. Hona hemen liburuaren hasiera:
Chrysostome Liègek 1903ko hasieran sinatu zuen Leopoldo erregearen Force Publiquen zerbitzatzeko kontratua, eta urte bereko abuztuan iritsi zen Afrikako bihotzera. Pakebote batek eraman zuen Anberesetik Matadira; trenak, Leopoldvillera; bapore ertain batek, Princesse Clementinek, Yangambiko postu militarrera. Ez zen munduko azken-azken lekua, zeren, Force Publiquen askotan entzuten zenez, ohore hori Kisanganiri zegokion, ibaian berrehun kilometro gorago zegoen postuari; nolanahi ere, oso urrun zegoen edozein leku ezagunetatik...
Aurkezpenean izan dira, idazlearekin batera, Frantxi Lopez Landetxe (KMko zuzendaria) eta Jose Angel Irigaray (Pamiela argitaletxekoa).
Goian katalanezko azala erakutsi dugu, baina euskarazko Pamielaren edizioak daukana:
Bernardo Atxagaren webgunean irakurri daitekeenez, "Atxagaren lan berri hau eten bat da idazlearen ibileran, testu harrigarria alde askotatik, Atxagari orain arte idatzi diogunarekin alderatuta, erabat ezberdina."
Dagoeneko sarean eros daiteke, Elkar.com dendan.
Erantzun
Sartu