Teknologia albisteak

Jardunaldia: euskara Donostia 2016 Europako kultur hiribururako hautagaitzan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-09 : 10:03

Asteazkenean, martxoaren 11n, Donostiako Victoria Eugenia antzokian jardunaldia, euskara Donostia 2016 Europako kultur hiribururako hautagaitzan. Antolatzaileak, hautagaitzaren bulegoak, eta Donostiako Euskara Patronatua. Helburua izango da euskarari eta hizkuntza minorizatuei buruzko proposamenak aztertzea halako proiektu baten ikuspegitik.

Jardunaldia sartuta dago Hautagaitzaren Bulegoak Donostia 2016ko Europako Kulturaren Hiriburua proiektuaren ardatzak eta indar ideiak definitzeko antolaturiko bilera sortan.

Hona hemen jardunaldian parte hartuko duten ponentziagileetako batzuk: goizez, Koldo Izagirre eta Aurelia Arkotxa idazleak; arratsaldez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Departamentuko Gotzon Egia, Tabakaleraren zuzendari nagusi Joxean Muñoz, Crédit Agricole bankuko giza baliabideen zuzendari Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia idazlea. Eztabaidarako eta galde-erantzunetako saioan Nerea Azurmendi kazetaria ariko da moderatzaile.

Ordutegi zehatzerako, bidali duten irudi horretan begiratu. Izena ematea doan da, baina 943483344 zenbakira deitu behar da. Txartelean dio martxoaren 6a zela izena emateko azken eguna, baina gaur astelehena 9, bazegoen lekua oraindik.

Erantzun

Sartu