Teknologia albisteak

Informazio geografikorako sistemak

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa
2009-03-07 : 13:03

UNED-Bergarak Informazio Geografiko Sistemak (SIG) izeneko Mintegi Birtuala antolatu du, Hobetuz, FSE eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Helburu nagusia ikasleek Informazio Geografiko Sistemen ezagueran abiatzea da eta diren iturri kartografikoak argitaratzeko, zuzentzeko, aldatzeko eta erabiltzeko gai izatea, lagunduriko diseinu tresnak (AUTOCAD MAP) erabiliz.

Gaur egun dudarik ez dago Informazio Geografiko Sistemak giza jarduera eremu guztietan, bai ikerketan, irakaskuntzan eta hezkuntzan, hala nola banku kudeaketa eta garapenean, lurralde antolakuntza eta garapenean, ingurugiro ikerketetan, hiri baliabide kudeaketan, industri eta abelur azterketetan, etab. eskaintzen duten potentziala.

Teknologia honen ezagutza datu kopuru handiak erabiltzea (tresnatu, aztertu, kanporatu, laburtu, birsailkatu, elkartu) suposatzen du, bere azterketa eta ulermena erraztuz eta bere emaitzak dokumentu eta grafiko alfanumerikoetan eratuz.

Hobetuz-en prestakuntza eskaintzaren artean egonik, langile eta langabetuentzat doan da ikastaroa.

*Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz.

*Iraupena 150 ordutakoa da, martxoaren 30an hasi eta ekainaren 19an amaitzen da.

*Izen-emate epea zabalik dago martxoaren 18a bitarte.

Informazio orokorra:

Tel: 943212369

http://sig.asmoz.org

sig@asmoz.org

Erantzun

Sartu