Teknologia albisteak

Musika eta haurrak: ikasten eta irakasten

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa
2009-03-05 : 10:03

Haurrak musikarekin eraiki, erantzun eta amestu egin dezake besteak beste, eta hori funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. UNED-Bergarak antolaturiko eta Hobetuz-ek diruz laguntzen duen ikastaro honekin haurraren heziketa eta garapen prozesuan musikak duen garrantzia balioetsi nahi da.

Haurraren heziketan ardura berezia duen ororentzat prestaturiko ikastaro honetan, gaian adituak diren irakasleek parte hartzen dute. Ikastaro honekin haurraren heziketa eta garapen prozesuan musikak duen garrantzia balioetsi nahi da.

Hobetuz-en prestakuntza eskaintzaren artean egonik, langile eta langabetuentzat doan da ikastaroa.

*Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz

*Ikastaroa martxoaren 30ean hasi eta ekainaren 19an amaituko da.

*Izen-emate epea zabalik dago martxoaren 18a bitarte.

Informazioa eta izen-ematea:

Tel: 943212369

http://musika.asmoz.org

musika@asmoz.org

Erantzun

Sartu