Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bach is Back musika maratoia Bilbon

Sustatu
2009-03-05 08:03

Gaurdanik igandera (martxoak 5-8) BACH IS BACK musika maratoia izango da Bilbon, Johann Sebastian Bach barrokoko musikagilerik esanguratsuenaren maisulanak aztertuko dituena.

Jaialdiko kontzertuak bata bestearen atzetik izango dira ahalik eta etenaldi txikienarekin eta Euskalduna Jauregiko hainbat aretotan aldi berean. 67 kontzertuz eta nazioarteko 500 bat artistaz osatzen da programa. Ehun pertsona baino gehiagok (antolatzaileak, teknikoak eta langileak) atseden gabe egingo dute lan asteburu osoan zehar, formatu handiko gertaera hau posible egiteko.

Kartel eta lema bitxia du gero ekimenak. Iruditzen zaigu Los Bravos taldearen 1960ko hamarkadako hit anglo-hispano bati erreferentzia egiten diola: Black is black.

Musika jaialdiaz informazio gehiago, hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu