EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasle talde batek Komunika jardunaldietan aurten informatika eta publizitatearen arteko konexio arazoei buruz mintzatu ziren, joan den martxoaren 26an. Leioan izandako jardunaldian, hainbat profesionalek nabarmendu zuten sistemen gestioak, web analisiak, eta orokorrean, teknologia berrietan autotrebakuntzaren garrantzia sortzaileen eta teknologikoen arteko uztarketa egiteko.
Komunikatzaileen eta informatikoen pentsaeren aldea oinarritzat hartuta, mahai-ingurua egin zuten Agoranet-eko (Bilboko komunikazio agentzia bat) informatikari batek, diseinatzaile batek eta Doubleyou-ko interaktibo batek.
Interaktiboak, hau da, Jose Rubiok, Sortzaileen eta informatikoen arteko harremana historian zehar azalduz gaur egun lortu beharreko erdibidea esplikatu zuen. Bere aburuz, gure artean erdibide bat dago, biok elkartu behar gara magia sortuko duen erdibide horretan. Bertan zeuden publizitate ikasleei teknologia berrietan bere kabuz trebatzeko gomendatu zien.
Jose Rubioren hitzaldiaren laburpena.
Jardunaldiak irekitzeko Aitziber Hernandez, Proyelia-ko informatikaria izan genuen gure artean. Lehen hizlari honek proiektuak gestionatzearen garrantzia azpimarratu zuen Komunika09 jardunaldietan. Era berean, gestioarekin hasteko giltza eman zigun, mapa mentalekin eta EDT-ekin (Microsoft project) hasten gonbidatu gintuen. Hortaz, has gaitezen gure proiektuak ondo gestionatzen, orain arte erabiltzen genituen word eta excell-i mapa mentalak eta EDTak gehituko dizkiogu.
Guillermo Vilarroig-ek Overalian egiten du lan eta weben analisian aditua da. Hain zuzen ere, webak aztertzeko bideak eta gomendioak eman zituen Conexion arazorik? jardunaldietan. Google analytics erabiltzea gomendatu zuen.
Web analisia definitzeko aipu hau hartu zuen: is the measurement, collection, análisis and reporting of Internet data for the purposes of understanding and optimizing web usage.
Era berean, erabiltzeko gomendio hauek eman zituen:
Publinformatica blogean duzu bere hitzaldiaren laburpena.
Irotec-eko zuzendari teknikoa den Gorka Rodrigok interneteko erraminta aske baten azalpena egin zuen, hain zuzen ere, CRM Sugar-ena.
CRMa kudeaketa sistema da, ingelesez Customer relationship management. Sistema hau ezinbestekoa da bezeroarekin harremana zaintzeko eta dugun informazio guztia ezagutza bihurtzeko. Zehazki, CRM Sugar programa librea da.
CRMak gure informazio guztia jasotzen du, hau da, lanerako erabiltzen ditugun excellak, ordenagailuan pegatzen ditugun post-it-ak, pilatzen ditugun posta elektronikoak, mota guztietako datu baseak eta gordetzen ditugun koadernoak eta apunteak. Informazio horiek guztiak hartu eta ezagutzan bihurtzen ditu programa bakar batean sartuz.
Era berean, ezagutza hori erabiltzea errazten digu. Segmentazio egoki bat egiteko eta komunikazioa kontrolatu eta aztertzeko balio du. Esate baterako, egiten ditugun dei guztiak artxibatu ditzakegu azkar batean norbaitekin izan ditugun elkarrizketa guztiak aurrean izateko.
Publizitatearen ebaluaketa egiteko ere oso baliagarria da kanpaina bukatutakoan egindako eta lortutako guztien kalkuluak egiten dituelako eta grafikoetan adierazten dizkigulako.
Eskerrik asko kronika bidaltzeagatik. Iragarpenak askotan, eta kronikak gutxitan ikusten ditugu Sustatun.
Bide batez, irakurleok, ez nahastu joan den astean izandako Komunika'09 jardunaldi hau, eta etzi apirilak 1 izango den Kom'09 delakoa.