Teknologia albisteak
9

PP eta PSE-EEren arteko akordioa euskaratzeko zain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-31 : 10:03

Patxi Lopez lehendakari izendatzeko akordioa (aurreakordioa) atzo aurkeztu zuten PSE-EEk eta PPk, eta bihar omen da sinatzekoa. Ea sinaketarako euskaratzen duten, oraingoz gaztelaniazko bertsioa besterik ez dakarkigu hona.

Edukiaren euskarazko laburpena Berrian.

Erantzunak

Xabi
2009-03-31 : 11:03

Hau seguru aski izango da "fomentar el uso del euskera desde la libertad" horren lehenengo pausoa.

Josi
2009-03-31 : 14:01

Tira, ez izan hain gogorrak gure agintari berriekin. Ziur aurreakordioa zonalde "erdaldunean" adostuko zutela eta normala da gaztelaniaz bakarrik egotea. A, "elebitasun integratzailearen" beste adibidea PP-PSOEren web orrialdetan aurki dezakezue. Ni aspaldian saiatzen ari naiz hauteskunde programak euskaraz aurkitzen baina, oraingoz ez dut lortu! "Elebitasun integratzailea"... Nafarroatik datorren hego-haizea ote?

Ugaitz
2009-03-31 : 14:47

Behinola, Franco altxatu zen, indarrez, askatasuna berreskuratzeko. Orain hauek altxatu zaizkigu, boterera, legearen eta ejertzitoaren indarrez. Euskaraz edo Gazteleraz esan, azkarregi esaten dute herriak aukeratutako gobernua dela. ALTXATUEI BOIKOTA!

Luistxo
2009-03-31 : 15:07

Euskaraz ez dute jakingo hau idatzi dutenek, baina gaztelania ere... Hau itzuli behar duenari erruki diot:


Garantía del derecho a relacionarse con las administraciones públicas en cualquiera de las dos lenguas oficiales de la CAV, La asignación de perfiles lingüísticos se hará en función de las necesidades para garantizar tal derecho, en función del uso efectivo de las lenguas en relación con la administración en cada zona.

Bi "en funcion" eta "en relacion" bat esaldi bakarrean. Eta komaren ostean, letra larria


Nik ulertzen dudanez,


  • Hizkuntza perfilak oinarrituko dira --> eskubide horren premian

  • eta premia hori oinarrituko da --> administrazioarekin hizkuntza hori benetan erabiltzen den neurriarekin

Ez ote dago hemen begizta infinito edo bucle horietako bat?


Goio A.
2009-03-31 : 16:30

Horiek dira saltoak! Pasatzen dira hezkuntza eta hizkuntzen mega-planetik Eibarren ospitalea jarri behar dela sinatzara...

Sustatu
2009-03-31 : 18:38

Benito Fizek PSE-EEren hauteskunde programari begiratu dio euskalduntzearen gaian gobernu berriak zer jarrera izan dezakeen aurrikusi guran (horretan saiatzen, behintzat).


Josu
2009-04-01 : 13:59

Euskara askatasunean!



Norbaitek testua itzuli nahi badu, PSEk baimena emango dio askatasunean egin dezan. Baina ez behartu PSE testua euskaratzera (eta are gutxiago, hasieratik euskaraz idaztera).



Askatasuna!! ;-)

Jon
2009-04-01 : 17:03

Gaur sinatu berri dute publikoki hitzarmena.

Ba al dakizue jada euskaratu al duten? eta non topa daitekeen?

Nahiko larria litzateke egin ez badute, ezta?

Sustatu
2009-04-01 : 17:25

Oraintxe eskuratu dugu euskarazko bertsioa, PSE-EEk bere webgunearen bidez zabaldua. Hor dago: Euskal gizatearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak


Erantzun

Sartu