Teknologia albisteak

Argazkiak eta musika uztartzen dituen "zuriuneak" lana argitaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
wendy eta argazki bat behelainoan
2009-04-02 : 12:04

Nagore Lozanok 5Wendy° eta argazki bat behelainoan musika taldearen arteko elkarlanaren emaitza gisa aurkezten zaigu "zuriuneak". lan osoa zuriuneak.tk webgunean ikusi eta entzun daiteke.

zuri-beltzezko behelainoa osatu da zestoako balnearioaren barrenean, han, gainontzeko koloreak ahazteko aukera dago, eta ordu batzuz ahazturaren piano notak jarraituta desagertzeko parada ere eskura dago...

______________________________________zuriuneak

"zuriuneak" argazkiak eta musika uztartzen dituen lana da.

Nagore Lozanoren txuri beltzezko begietatik zestoako bainuetxea huts bat ageri da argazkietan. argazkiak ez datoz bakarrik ordea; argazki bat behelainoan musika taldea arduratu da irudiei musika jartzeaz. honela "zuriuneak" Nagore Lozano (Wendy) eta argazki bat behelainoanen arteko elkarlanaren emaitza da.

_________________________zuriuneak.tk

www.zuriuneak.tk webgunean bildu dugu lana. bertan dago ikusgai eta entzungai. Lanaren jatorria azaltzen duen atala, lanaren aurkezpena eta abestia dekargatzeko aukera biltzen dira bertan.

__________zestoako zuriuneak

zestoako bainuetxea 1804an eraikia izan zen, eta hain zuzen ere bere aire historikoak elikatu ditu argazkiak. 15 argazkik osatzen dute zuriuneak bilduma.

zuriuneetan

argazki bat behelainoanek bi abesti prestatu ditu lan honetarako. "zuriuneetan" eta honen moldaketa pianoa ardatz hartuta; "zuriuneetan2". bi abestiak muxutruk deskargatu daitezke zuriuneak.tk txokoan. abestiak interneteko albiste bati txertatzeko kodea:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago