Sustatu logoa Teknologia albisteak

Azpidatziak Kataluniako telebistako albistegietan

Sustatu
2009-03-30 11:03

Albistegietako adierazpenak jatorrizko hizkuntzan utziko dituzte Kataluniako telebista publikoan bertako Parlamentuak ezarritako neurri bat indarrean jartzen denean. Gaztelania eta katalanaren kasuan ez da azpidatzirik jarriko, baina gainerako hizkuntzetan bai, bikoizketarik gabe.

CIU alderdiak egindako proposamen bati esker ezarriko da neurria Katalunian. Meritxell Ruiz parlamentariak aurkeztu zuen proposamena, eta bere blogaren bidez kontaktuan jarrita baieztatu dio Sustaturi Katalunian ofizial ez diren hizkuntzen kasuan aplikatuko dela: ez gaztelaniarekin, baina bai euskararekin.

Duela egin batzuk, Corporacio Catalana de Mitjans Audiovisualseko parlamentuko kontrol batzordeak aho batez onartu zuen CIUren proposamena. Horren arabera, Generalitateko hedabide publikoetako estilo liburuetan ezarri beharko da TVCko atzerriko hizkuntzetako adierazpenak katalanez azpititulatzea, eta ez bikoiztea, orain arte bezala.

Berriak argitaratu zuen honetaz informazio gehiago hemen.

Berria egunkariak EITBri ere galdetu zion ea halakorik egingo ote zen. Zera erantzun zioten Berriari: gaia ondo aztertu eta Katalunian nola funtzionatzen duen ikusi behar dutela.

Neurria ez da berehala martxan jarriko Katalunian, Meritxell Ruizek zehaztu digunez. a Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals delakoa Llibre de Pràctiques delako bat ari da idazten, eta hura onartzen denean, hurrengo hilabeteetan, ezarriko da ohitura. "Asko atzeratzen bada, berriz insistituko dugu", esan digu Ruizek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu