Teknologia albisteak

1 Formulako euskarazko lehen kanala Berria.info-n

Erabiltzailearen aurpegia
BERRIA
2009-03-27 : 17:03

Asteburu honetan hasiko da 1 Formula denboraldia. BERRIAk Bugattiko bihurgunea izeneko kanala jarri du martxan webgunean. Lasterketak, gidariak, taldeak, zirkuituak, estatistikak....

Bugattiko bihurgunea kanalarekin bide berri bati ekiten dio Berria.info webguneak: gaikako kanalak sortzeari.

1Formula denboraldiari buruzko informazio zabal eta zehatza jasoko du Bugattiko bihurgunea kanalak: lasterketak, gidariak, autoak, zirkuituak... Laurentzi Garmendia 1 Formula aditu eta BERRIAko kolaboratzaileak kudeatuko du webgunea. Beste hainbat kolaboratzaileren laguntza ere izango du.

Erantzun

Sartu