AP-1 autopistaren zati berria astelehenean zabalduko da
Eskoriatzatik Luku arteko zatia da astelehenean zabalduko dena, guztira 10 bat kilometro, eta Debagoienetik Gasteizerako bidea 10 minutuan egiteko aukera emango du. Gatzagako herritarrei azkenean bakea emango diete gora eta behera dabiltzan autoek!
Agozibarko zubia
Mapa egiteko erabili dugu bisita
Goienako kazetariekin batera (eskerrik asko!) izan dugu inaugurazioa baino astebete lehenago bisita egiteko aukera. GPSa eraman genuen eta horri esker eguneratu ahal izan dugu autobidearen mapa berria OpenStreetMap proiektuan.
Euskal Herriko tunelik luzeena
Zubi eta tunel, ez dago ia besterik. Aipatzekoa da Isuskitzako tunela, hemendik aurrera Euskal Herriko tunelik luzeena izango dena bere 3377 metroekin (luzeera teorikoa da hau, errealitatean metro batzuk gehiago omen ditu).
Hau da 3377 metro dituen tunel hori. Auto barrutik ez dirudi hain handia, baina oinez zoazela dimentsioetaz konturatu eta zirrara sentitzen duzu gorputzean.
Tunelean, 300 metrotik behin beste norantzako tunelerako pasabidea dago. Guztira 3 pasabide autoentzat eta 8 oinezkoentzat. Suhiltzaileentzat ere ur hornikuntza sistema dago norabide guztietan bikoiztuta. Argindarra sortzeko ere tresneria bertan dago emerjentzia kasuetarako.
Lurraldeen arteko muga tunel barruan pasatzen da. Alde batetik sartzean Gipuzkoa da eta bestetik Araba. Tunelaren 1300 metro Arabako lurretan daude eta 2000 metro Gipuzkoan.
Oraindik azken detaileak bukatzen daudenez, kamioi eta furgonetak ikusten dira han eta hemen, eta ez pentsa gidatzeko norantzak errespetatzen direnik! Norma horiek inaugurazio osterako gordetzen dira. ;-)
Gelditzen den zatia udarako
Autobide zati hau bukatuta, gelditzen dena (Arrasatetik Eskoriatza artekoa) uda aldean zabalduko omen da. Ordurarte, doan izango da zati hau.
Informazio gehiago
- Argazki galeria Flickr-en
- Erreportaia osoa Goiena.net-en
- Informazio teknikoa Euskadiko Bideetako Ingeniarien Kolegioaren webgunean.
- Autobidearen mapa OpenStreetMap proiektuan
- Esistitzen ez den euskal autobide bat mapan
- Munduko tunel luzeenak Wikipedian (ES)
Erantzunak kargatzen...




