Sustatu logoa Teknologia albisteak

Software piratarik erabiltzen duzue lantokian?

CodeSyntax
2009-03-30 13:03

Slashdot-eko sarrera batek inspiratutako galdera da hau. Jakina da garai batean software pirata asko zebilela enpresetan. Zenbat AutoCAD, Photoshop eta Windows pirata zebilen hor zehar! Baina, nola da egoera gaur egun?

Gurean arazo gutxi dugu gai honekin, %95-ean software librea erabiltzen dugulako, baina posible ote da hainbeste jendek 1000 Euroko Photoshop lizentzia ordaindu izana? Nola da zuenean? Software pirata ugari bazterretan, enpresak baimenduta, ala informatikakoak enteratu gabe instalatzen dira oraindik programa piratak?

Ez duzue inor inplikatu beharrik. Konta dezakezue zuen lagun baten enpresan zer gertatzen den, adibidez. ;-)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu