Teknologia albisteak

Aberri Eguna´09

Erabiltzailearen aurpegia
Nazio Eztabaida Gunea
2009-04-01 : 09:04

"Aldaketa garaia, burujabetza garaia" leloarekin 2009ko Aberri Eguna modu bateratuan egiteko deia egin dute lurralde eta pentsamendu ezberdinetako 90 euskal herritarrek. Irun-Hendaia artean ospatzeko deiak, eragile sozial, politiko eta sindikal ugariren babesa jaso du dagoeneko.

Amets Arzallusek idatzi du 2009ko Aberri Eguneko Agiria Mugak eta Zubiak izenekoa. Horren inguruan batu dira 90 herritar. Martxoaren 7an aurkeztu zuten proposamena Donostian. "Nazio bat gara eta nazio gisa ospa dadin bultzatuko dugu 2009ko Aberri Eguna. Nazio bat garela eta geure buruaren jabe izateko eskubidearen aldarrikapenak batu gaitu" adierazi zuten.

Herritarrei, aberri egunaren bueltan iniziatiba hartu eta ekimenak antolatzera dei egin zieten. Dagoeneko, herri eta hiriburuetan ekimenak burutzen ari dira. Dei berezia egin zuten, Aberri Egunean euskal ikurrak balkoietara ateratzeko.

Apirilaren 12an 11:30etan irungo Ficoba erakustazokatik aterako da Martxa Nazionala. Hendaian amaituko da ekitaldi batekin. Ondoren herri bazkaria, txosnak, kantaldia, kontzertua, haurrentzat txokoa... aldarrikapena eta jaia uztartuko dira.

naziogunea.net web gunean dago informazio gehiago. Bertan ikus daiteke Aberri Eguneko SPOTa ere.

Erantzun

Sartu