Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Azken hilabeteotan (Sustatun ere aipatu nuen kontua) inguruotan nahiko popularra bihurtu dela esango nuke.
Argazkiak.org | Ares Galaxy euskaraz © cc-by-sa: Luistxo.F
Ares Windows sistema eragilean dabil, baina software librea da (GPL):
Ares euskaraz erabiltzeko:
Euskaratzea perfektua izatetik urrun dago. Plural batzuk oker, adibidez... Baina, tira, ez da hain gaizki geratu, nire iritziz. Hobekuntzak ongi etorriak izango dira.
Euskarazko bertsio hau Ares ofizialean sartzeko zer egin beharko zen ez dakit. Galdera bota dut Sourceforge-ko forora, ea jakiten dudan. Eskuzko eragiketa hau baino hobe litzateke berezko hizkuntzen aukeren artean balu Aresek. Ea lortzen dugun.
Eskerrik asko lagunok. Arrikitaun: bai, txiste erraza da baina normala da burura etortzea, nik ere egin nuen duela hilabete batzuk Ares sustatuzaleei aurkezteko idatzi nuen mezu hartan: Lopez lehendakari eta Ares Kultura sailburu
Lehenik eta behin, zorionak programa euskaratzeagatik.
Halere, prozesua alderantziz egin duzu, Luistxo.
Aurrena komeni da jakitea ea inor badagoen lan hori egiten eta zeure burua aurkeztu behar duzu arduradun bezela. Bestela jakina da gaizkiulertuak egoten direla eta lana bikoizteko arriskua dagoela.