Galileo Masters ekimena Bavarian sortu zen 2004an, aplikazio berritzaileen sorreran eta garapenean ekintzaile eta ikertzaileak akuilatu asmoz, bai eta Galileo europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko ere. Galileo Masters Lehiaketaren eskualdeko aurkezpena eta hasiera Donostian egingo den doako jardunaldi batean izango da, apirilaren 3an, ostiralean.
Galileo Masters ekimena Bavarian sortu zen 2004an, aplikazio berritzaileen sorreran eta garapenean ekintzaile eta ikertzaileak akuilatu asmoz, bai eta Galileo europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko ere.
Bost urte hauetan, masterra garatuz joan da eta, nabigazioan eta lokalizazioan oinarritutako aplikazioen barruan (LBS), nazioarteko teknikari adituen eta puntako teknologia duten eskualdeen munduko sare bihurtu da. Sare hori industrien beharretara zuzendurik dago zeharo, eta kide diren eskualdeekin batera, azken urteotako berrikuntzen produktu eta zerbitzu ugariak berehala aplikatzen laguntzen du.
Euskadi, Gipuzkoako hautagaitzaren bidez, Galileo Masters lehiaketan aurkeztuko da. Europako lehiaketa honen helburua aplikazio berritzaileen ideiak eta garapena sortzea da, Galileo satelite europarraren posizionamenduaren merkatuaren barruan jarduera sustatzeko.
Data: Apirilaren 3, ostirala.
Ordutegia: 09:30 - 13:00.
Iraupena: 3 ordu t'erdi.
Lekua: Kursaaleko Kongresu Jauregia. Zurriola ibilbidea, 1 - 20002 Donostia.
Programa:
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo http://www.euskadinnova.net helbidera, edo 943 000 999 telefonora deitu.
Erantzun
Sartu