Teknologia albisteak
2

PP eta PSE-EEren arteko akordioa, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-04-01 : 17:04

Duela bi egun, euskaratzeko zain geunden, baina gaur, sinaketa ofiziala egin delarik (ez dira izan Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti), PSE-EEk bere webgunearen bidez zabaldu du dokumentua, bi hizkuntzatan dagoen PDF batean, gaurko datarekin. Euskal gizatearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak du izenburua akordioak, eta PP eta PSE-EEren botoekin Patxi Lopez lehendakari izateko balioko du. Jarraian datorrena, PDF horretatik ateratako bertsio literala da, akats eta guzti (ez dirudi Xuxen-ekin iragazi dutenik testua).

EUSKAL GIZARTEAREN ZERBITZURAKO ALDAKETA DEMOKRATIKOAREN OINARRIAK

Euskal gizarteak, martxoaren 1ean egindako hauteskundeetan, aldaketa demokratikoak eta alternantziak bidea egin dezaten, Gernikako Estatutuak indarrean daramatzan 29 urteotan izan dugun aukera ezin hobea bultzatu du.

Euskal hiritarrek aldaketarako tartea nahi dutela adierazi dute, eta berori askatasuna defendatzeko aukera paregabea da, baita bakea, berdintasuna, elkarbizitza tolerantzia eta aniztasun politikoa lortzeko ere. Eta hori guztia elkarrizketan, akordioan, adostasunean oinarritutako ekintza politikoaren bitartez.

Euskal gizarteak indar politiko demokratiko guztiei eskatzen diguna zera da: gure desberdintasunen gainetik, indarrak batu eta krisialdi ekonomikoari aurre egitea, terrorismoarekin amaitzea, eta bakean eta askatasunez etorkizuna garatzea.

Indar politiko demokratikoak banatu, ziurtasuna urratu, egonezina areagotu eta zalantza sortzen duten borrokak, liskarrak eta banaketak sustatzen dituzten politikak baztertzen dituen Gobernu berri baten beharra dugu. Euskadik dituen arazo nagusien irtenbideak guztiz kontrakoa eskatzen duelako, hau da, segurtasuna, egonkortasuna, ardura eta behar bezalako erantzukizuna.

Gehiengo berri horrek Gobernu berriak ondoko egitekoak betetzea espero du:

  • Guztion artean onartu ditugun joko-arauak zainduz eta legedia gordez etorkizuna eraikitzea.
  • Gure erakundeak indartzea, askatasuna defenditzea, berdintasuna bermatzea, Euskadin demokraziaren berpizkundea bultzatzea.
  • Euskal gizartea anitza dela eta horrelakoa izaten jarraitu nahi duela onartzea, beraz, hiritarrek lurraldetasunari dagokienean dituzten sentimendu desberdinak onartzea.
  • Desberdinen arteko elkarrizketa eta akordioaren bidez gizartea batzea eta elkartzea, aukera berdintasuna bermatuko duten politikak eginez eta hiritartasun eskubide unibertsalak kontutan hartuz.
  • Etengabe gure autogobernua eta legedia zalantzan jarri eta amaigabeko krisialdi eta erakundeen paralisira daramaten politika frentista eta aldebakarrekoekin amaitzea.
  • Pertsonen egiazko arazoei lehentasuna ematea, guztion artean etorkizun hobea eta aberatsagoa eraikitzeko.

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren asmoa zera da: denbora berri bati hasiera ematea, eta egitasmo partekatuen inguruan gizartea batzeko edota elkartzeko, elkarrizketa eta adostasuna helburu izango duen Gobernu sendo eta iraunkorra egitea.

Euskadiko Alderdi Popularrak erakutsi du euskal gizarteak aldaketarako eta alternantziarako nahiari erantzuna emateko asmoa, eta Euskadin aldi politiko berriari hasiera emateko eta Patxi López lehendakari izan dadin, beraren inbestiduraren alde egingo du.

Aro berri honetan egonkortasun bermatzeko, alderdi biek “Euskal gizartearen zerbitzurako aldaketa demokratikoaren oinarriak” izenpean garatutako dokumentu hau adostu dute.

Patxi López, PSE-EE alderdiko hautagaia, Lehendakari berria izateko inbestidurara aurkeztuko da, lehen egunetik ondoko helburuak gauzatu eta betetzeko asmoz:

1-ASKATASUNAREN DEFENTSARAKO ETA TERRORISMOAREN AURKAKO POLITIKAK

  • Euskal hiritar guztien berdintasun politikoa, jaioterria, hizkuntza, sexua, erlijioa edo pentsaera kontuan hartu barik.
  • Zuzenbidezko estatuaren baliabide guztiak erabiltzea, legedia betez, ETAri aurre egiteko, bere gurariei arlo guztietan aurre eginez, guztion askatasunaren onerako.
  • Indarkeria, zuzenean edo zeharka, legitimatzeko saiakera guztiak bertan behera uzteko erabaki politiko argia, baita inpunitate arloak desegiteko ere. - Indarkeria terroristak abantaila politikorik inoiz lortuko ez duelako hitza.
  • Mehatxupean edota estorsionatuta dauden pertsonen askatasunaren defentsari lehentasuna ematea.
  • Terrorismoaren biktimei etengabeko laguntza eta onarpena erakutsi, eta euren justizia, duintasun eta oroimen eskubidea zaindu.
  • Babes politiko osoa eta baliabide gehiago eman Ertzaintzari ETAren kontrako duen egitekoa indartzeko.
  • Estatuaren Segurtasun indarrekin Ertzaintzaren lankidetza osoa bultzatu.
  • Ekintza terroristarekin zerikusia duten talde edo pertsonei omenaldiak eragozteko eta leku publikoetan beraiekin zerikusia duen edozein sinbolo kentzeko hitza eman.
  • ETAren indarkeria gaitzesten ez duten presoen familiartekoen elkarteei diru-laguntza emateko aurrekontu-partidak kendu.
  • Balore demokratikoak sustatzeko kanpaina zabalak antolatu gizartearen eremu guztietan, hezkuntza, kultura eta hedabideetan bereziki.
  • Gizartearen eremu guztietan, politika eta gizarte mailan, ETAren terrorismo zuritu edo babesten duten pertsona eta talde guztien deslegitimazioa.
  • Habiadura Handiko Trenaren lanetan ari diren enpresa eta langile guztiei izuari aurre egiteko laguntzak eman, erakunde eta herritar gehienen adostasuna duen egitasmoa delako.
  • Justiziari babesa eman eta errespetua erakutsi, guztion askatasunaren bermea delako.

2-KRISIALDIARI AURRE EGIN ETA ENPLEGUA SORTZEKO POLITKA

  • Kontzertu ekonomikoaren ondorio diren baliabideak eta eskura dauden errekurtso guztiak erabiltzea, krisialdiari aurre egiteko eta euskal gizartearen ekimenak sortzeko indarra bultzatzeko.
  • Legebiltzarrean ordezkariak dituzten alderdiak, enpresarien elkarteak, sindikatuak, aurrezki kutxak eta merkataritza ganberak bilerara deitu, Gobernu berriak enplegu arloan eta familien laguntzarako hartu behar dituen lehen neurri garrantzitsuak erabaki eta zehazteko.
  • Aipatu egitasmo bereziari errekurtso publikoz janztea, azpiegituren inbertsioak aurreratzeko, herri-lan berriak onartu eta martxan jartzeko, hezkuntza eta osasun hornikuntzak eraberritu eta eraikitzeko, euren prestazioak agortzen dituzten langabetuak lan munduan txertatzeko, egitasmoak gauzatu ahal izateko, eta enplegua sortu edo hiritarren bizitza-maila hobetzen duten udalen lan eta zerbitzu proiektuak bultzatzeko.
  • Gestiorako austeritate eta eraginkortasun irizpideak erabilita, 2009.eko aurrekontuak berraztertzea. Horretarako funtsezkoak ez diren gastuak kenduko dira eta enplegua sortu edo mantentzea helburu duten egitasmoak behar dituzten baliabideekin hornituko dira. Zorra inbertsioak finantzatzeko erabiliko da, gizarte politika barne.
  • Administrazioaren neurriratzea eta erreforma, egiturak eta goi karguak gutxituz, errekurtsoak aurreratzeko eta antolaketa hobetzeko.
  • Aurrekontuan onartuta dauden inbertsioak gauzatzea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea; teknologia berriak eta I-D-i helburu duten partidak sendotzea; familien, merkatarien eta autonomoen babeserako programa eta neurriak sendotzea eta indartzea.
  • Enpleguaren politika aktiboak eskuratzeko baliabideen transferentzia negoziatzea, gaur egun bikoiztua dagoen zerbitzua bateratuz; horrela, eraginkortasun eta gestio indarra handituko baita.
  • Gizarte laguntzen bermea, horretarako duela gutxi onartutako legediaren garapena bultzatuko dute eta legeak onartutako eskubideak dituztenen beharrak, ase arte, partidak anpliatuko dituzte.
  • Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren lege – araudia.

3-AUTOGOBERNUAREN GARAPENERAKO POLITIKA

  • Konstituzioaren barruan, Gernikako estatutuaren gaurkotasuna onartzea, izan ere, berori da Euskadiri nortasun politikoa ematen diona. Era berean, hiritarren zerbitzurako autogobernua hobetzeko eta garatzeko konpromisoa hartzea.
  • Gernikako Estatutuaren garapena osatzeko Espainiako Gobernuarekin adostasuna lortzea, oraindik transferitu barik dauden gaietan.
  • Administrazio zentralarekiko harreman politiko instituzionalak garatzea eta normaltzea, baita beste Autonomia Erkidegoekikoak ere, batez ere, komuneko interesak ditugunekikoak.
  • Autogobernuko barruko garapena, instituzioen arteko kontsentsua bilatuta, batez ere udalek konpetentzia argiak eta finantza-baliabide argiak izan ditzaten eta gizarteak eskatzen dituzten zerbitzuak bermatzeko aukera izan dezaten. Horretarako Udal Legea onartuko dugu.

4- SEKTORE POLITIKAK

HEZKUNTZA

  • Euskal Eskola Publikoaren legeak, oraindik indarrean, Euskadi Autonomia Erkidegoan, gurasoei onartzen die seme-alaben iraka-hizkuntza –euskara edo gaztelania- aukeratzeko eskubidea, baina, horrez gain, gurasoen aukera ez den beste hizkuntza ikasteko derrigortasuna ere ezartzen du. Beraz, familiek, matrikulatzeko orduan, eskubide hori izango dutela bermatzea.
  • Hizkuntza politikaren behin-behineko erregulazioa adosteko, hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

a) Hizkuntza bien artean, hiritarrek hizkuntza aukeratzeko duten askatasuna. Seme-alaben hezkuntzarako gurasoek iraka-hizkuntza aukeratzeko duten eskubidearen bermea.

b) Hezkuntzan, hiritarrek aukeratu ez duten beste hizkuntza ofiziala ikasteko derrigortasuna.

c) Europako beste hizkuntza bat, aukeran ingelesa, ikasteko derrigortasuna, belaunaldi berrien mugikortasunaren, Europan zein munduan, mesederako.

  • Helburua elebitasun integratzailea lortzea da, horretarako ofizialak diren iraka-hizkuntza bien erabilera indartuko da, baita bien ezagutza ere; hori guztia familiek iraka-hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea errespetatuta zein hezkuntzako profesionalen irizpidea errespetatuta.
  • Hirueletasunean (euskara, gaztelania, ingelesa) aurrera egiteko kontsentsua bilatuko dugu, hezkuntza zentroek duten autonomia errespetatuta eta familien eta hezkuntzako profesionalen laguntza izanda.
  • Oinarrizko hezkuntzako kurrikuluan eta haur eta lehen hezkuntzako kurrikuluan dauden hizkuntzen inguruko dekretu desberdinen artikuluen berehalako indargabetzea, eskola publikoaren Legea betetzen ez dutelako eta hizkuntza politikan behar diren kontsentsuetatik kanpora sortu direlako.
  • Euskal eskola publikoa indartzea. Askatasunean eta askatasunerako heziketa, elkarbizitzarako eta berdintasunean, balore demokratikoen eta instituzioen errespetutik. Horiek guztiak kontuan hartuta, hezkuntza azpiegiturak eta kalitatea hobetzeko baliabideak eta medioak eskainiko dituen plana burutzea.
  • Irakaskuntzaren askatasunaren defentsa. Irizpideak eta helburuak finkatu fondo publikoekin ordainduko den finantziazioa lortu ahal izateko, pribilegioekin eta diskrimazioekin amaitzeko eta denen berdintasuna bermatzeko.
  • Unibertsitateen eta Lanbide Heziketaren finantziazio publikoa indartzeko jardueraprogramak, kalitatea bermatuz eta ikasleak lanmunduan sartzea ahalbideratuko duten lankidetzak indartuz.
  • Hezkuntza saileko diru-laguntzen politika Euskadi Autonomia Erkidegoko erakundeetara mugatuko da eta hezkuntza politikaren sustapen premiak izango ditu kontuan.

HIZKUNTZ POLITIKA

  • Hizkuntza askatasuna bultzatzea, hiritarrek ofizialak diren hizkuntza bien artean aukera egin dezaten, eta horrek ezin du lana lortzeko edota funtzio publikorako kalterik, marjinaziorik ezta mugarik eragin. Bete beharreko funtziorako hizkuntz eskakizuna beharrezkoa den kasua salbuetsita.
  • EAEn administrazio publikoekiko harremanetan ofizialak diren hizkuntza bietako edozeinetan hitz egiteko eskubidea bermatuta egongo da. Eskubide hori bermatzeko esleituko dira hizkuntza eskakizunak, zonalde bakoitzeko administrazioekiko harremanetan hizkuntzen benetako erabileraren arabera egingo da.
  • Eusko Jaurlaritzako langileak kontratatzeko EPE desberdinetan euskararen balorazio egokia egingo da, horrela euskararen balorazioa eta lan-merituen arteko oreka bilatuko da.
  • Euskal gizartea hizkuntza komunitate desberdinak zatitzeko nahia saihestuko da, horretarako euskara erabiltzea indartuko da, baina askatasunetik.
  • Hizkuntzaren inposaketak eta erabilera sektarioak zein hizkuntzaren erabilera alderdikoia ekiditea.
  • 1982ko Euskararen Erabileraren Normalizaziorako Legean lortutako kontsentsuaren ikuspuntutik eta egungo benetako erabilera kontuan hartuta euskalduntze planak berraztertzea.
  • Europan belaunaldi berrien mugikortasuna erraztea, horretarako Europako hirugarren hizkuntza, ingelesa, batez ere, ikastea bultzatuko da.

OSASUNA

  • Osasun langileria , medikuak zein emaginak, indartzeko neurriak hartuko dira.
  • Osasun premien mapa egingo da, bertan ondokoak aztertuko dira: zerbitzuen gabeziak, azpiegiturak, ekipo zein materialak, gaixoaren zuzeneko arretarako osasun langileak, batez ere, lehen mailako arretakoak, itxaron zerrendak, ...
  • Planaren zenbatekoa zehaztea eta 2010eko Aurrekontu Orokorretara eramatea, martxan jartzeko; azken urteotan osasun zerbitzuak izandako narriadura gainditzeko.
  • Gasteizko ospitale berria bultzatzea, eta daudenak berregituratzea egonaldi labur eta luzerako dagoen eskariari aurre egin ahal izateko.
  • Eibarren epe ospitalea egin. erdi-luzerako egonaldietarako
  • Eskuineko Ibaiertzeko ospitalea eraikitzea, asistentzi kapazitate osoa izango duena.
  • Lehen mailako arretako zentroak eraikitzea, egitea hiru lurralde historikoetan onartuta dagoena, baina baita atzeratuta ere.

5-ETXEBIZITZA, AZPIEGITURAK ETA INGURUMENA

  • Bizi kalitatearekiko, garapen iraunkorrarekiko eta ingurumenaren errespetuarekiko konpromisoa.
  • Instituzioak lagunduta, hiritarrak etxebizitza izateko plana. Gizarte-etxebizitza gehiago eraikitzea, batez ere, alokairuan eta bestelako formula malguetarako, prezioaren kontrola azpimarratuta eta sektorean ahalik eta enplegu gehien sortzeko.
  • Azpiegitura estrategikoen aldeko apustua egitea, AHTren lanetan galdutako denbora berreskuratzeko eta Euskadiko lurraldeak lotzeko eta Euskadi Espainiako beste lurraldeekin eta Europarekin lotzeko behar-beharrezkoa den proiektua hau aurreratzeko.
  • Geltoki intermodalak trenbidea lurperatzea. eraikitzea eta hirietan
  • Bilboko metroko 3. linean egitea.
  • Pasaiako Badiaren birsorkuntza bultzatzea.

6-EITB. KOMUNIKABI PUBLIKOEN DENON ZERBITZURAKO.

  • EITBko sakoneko erreforma gauzatuko dugu, marko instituzionala defendatuko duen, balore etikoak eta elkarbizitzakoak bultzatuko dituen lerro editoriala bermatzeko. Euskal gizartearen aniztasuna onartu du eta hiritar guztien berdintasuna errespetatuko du, era berean, emandako informazioek objektibitatea, egiatasuna eta inpartzialtasuna bermatuko dute.
  • Balore demokratiko zabalkuntzari arreta berezia emango zaio, eta terroristei, legez kanpoko erakundeei edo ordezkatzen dituztenei tarteak eskaintzea edota tartea egitea eragotziko da.
  • Lerro editoriala zein EITBko programazioko irudi grafiko zein infografikoak Euskadi Autonomia Erkidegoko errealitate instituzionalaren barruan kokatuko dira, gure lurraldetasun zein kulturari buruz informatzeko eskubideari kalterik eragin barik.
  • Legearen erreforma Administrazioko kontseiluaren eraginkortasun ezari aurre egiteko eta zuzendariaren hautaketa errazteko.
  • Gastuari eutsi eta egiten denari ahalik eta etekinik handiena atera, horretarako gestio plana egingo da eta helburu zehatzak izango ditu.

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak aurreko oinarri horiek beren Gobernuaren lehentasunen artean jartzeko eta legealdian Euskadiko Alderi Popularrekin lehentasunezko harremana izateko konpromisoa hartzen du, hori bai, beste harreman batzuk eta Legebiltzarreko gainontzeko alderdiekin beste akordio batzuk baztertu barik, beti ere, horiek ez badute orain Euskadiko Alderdi Popularrekin adostutako akordio hau urratzen.

Euskal Jaurlaritza berriak Euskadi Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen gaineko negoziazioa burutuko du Euskadiko Alderdi Popularrekin, aurrekontuok onartu ahal izateko.

Euskadiko Alderdi Popularra zentsura-moziorik ez aurkezteko edo besterena ez laguntzeko konpromisoa hartzen du, beti ere, akordio hau betetzen bada. Baina, ez betetzea horretarako jarraipen-batzordeari dagokio erabakitzeaita. Akordio honen jarraipenerako, jarraipen-batzordea osatuko da, eta alderdi bien ordezkariek osatuko dute.

Helburu horretarako, Legebiltzarrean izenpetzen dugu, 2009.eko apirilaren 1ean

PSE-EE (PSOE) / PP-PV

Erantzunak

eneko
2009-04-01 : 17:57

lasai egon gaitezke (euskaldunak behintzat) akordio honek ez duelako Araba, Bizkaia eta gipuzkoarako balio. Ez dakit non egongo den baina akordio honek Euskal Jaurlaritza (azken aurreko paragrafoan) eta Euskadi Autonomi Erkidegoa (paragrafo horretan eta testu guztian) hartzen ditu kontuan soilik. Beraiek horrenbeste atsegin duten estatutuan berriz beste zeozer dio.


Dave Bowman
2009-04-02 : 00:18



Oh my God...It's full of commas!





>c) Europako beste hizkuntza bat, aukeran ingelesa, ikasteko derrigortasuna, belaunaldi berrien mugikortasunaren, Europan zein munduan, mesederako.



>Europan belaunaldi berrien mugikortasuna erraztea, horretarako Europako hirugarren hizkuntza, ingelesa, batez ere, ikastea bultzatuko da.

Erantzun

Sartu