
Zuzeu.com albistegi digital euskalduna gaur ireki da. Gugeu enpresa berriak sortutako ekimena da, irabazi asmo gabekoa. Ematen du edukia osatuko dutela bertan argitaratutako albisteak eta haien inguruko erantzun eta iritzi trukeak, eta baita beste toki batzuetako edukietarako estekek. Begiraleak izeneko kolaboratzaile talde bat dute, eta irakurleen partaidetza ere espero dute, izena emanda edo anonimoki.
Itsasoaren alaba dokumentala herriz herri eskaintzen ari dira. Horra trailerra:
Pritzker Fundazioak Peter Zumthor arkitekto suitzarrari eman dio 2009ko Pritzker saria, arkitekturako Nobel saria, beste modu batean esateko. Pep sinatzen duen arkitektura-zale euskaldunak Zumthorren erakusketa bat ikusi zuen otsailean, eta irudi libre mordo bat argitaratu zituen ondoren. Horra horietako bat:
Municheko Jesus Bihotzaren eliza, 1996, maketa / © cc-by-sa: .pep
Pasa den hilean iragarri zuen Wikispaces-ek bere aukerak euskaratuta daudela. Jaime Villaluenga Ruiz De Infante izan da euskaratzailea, eta Wikispaces-eko sarbide orrira bazoaz eta nabigatzailea euskaraz konfiguratuta baduzu, jadanik euskaraz ikusiko duzu. Erdaraz agertzen bazaizu, bada ordua zure nabigatzailearen hizkuntza egokitzeko, adibidez hemen.
Europar Batasunak galdeketa bat abiatu du argitaletxe txiki eta ertainen artean, berrikuntzarako oztopoez eta jarduera molde berriez.
Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an, maiatzaren 7an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu eta ohi bezala, bilkuran gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango ditugu. Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da.
LA FERME EN VRILLE internet-gune satirikoaren hestea eta kondenatzea galdatzen dute FNSEAk eta Laborantza Ganbara ofizialek. Gune honek salatzen zuen FNSEA eta Laborantza Ganbaren politikaren ondorioak: laborantza industrializatua eta oldarkorra, OGMak, pestiziden erabilera, gero eta ongarri kimiko eta urestatze gehiagoren erabiltzea, agro-erregaiak, lurrik gabeko laborantza eta etxalde tipien desagertzea. Gune hori Baionako Auzitegiaren aitzinera deitua da apirilaren 15ean, 9:30tan, auzi-lasterrean (référé).
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburua da Euskal Herria ezagutzea. Gure artean dauden etorkinek, aldizkako bisitariek eta diasporako euskaldunek Euskal Herria bere osotasunean hobeto ezagutzea da liburu honen helburu nagusia. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, arabieraz eta txineraz argitaratu da.
Ortografia-zuzentzaileak hizkuntza guztietan funtzionatzen du, baina arazoak ditu euskararen kasuan (nire ordenagailuan bakarrik).
Ekologia zein birziklaiarekin sentsibilizatuta, Arteko TAILERRAk DONOSTIA KULTURAren laguntzarekin, GUTXIAGOREKIN GEHIAGO EGIN tailerra antolatu du, parte-hartzaileengan edertasunaren kontzientzia etikoa sortzeko helburuarekin. Kontzientzia hori lortu duen norbaitek, hondakinak ez botatzeaz gain, beste batzuen hondakinak jaso eta eraldatzeko kontzientzia ere eskuratu dezakeela uste dugu. bere ingurua aldatu eta hobetzeko gaitasuna duen heinean, edozein pertsona artista bat da (Beuys).
Joan den astean aurkeztu nizuen Ares Galaxy euskaratzeko nire lana. Eta zertarako da Ares? p2p sare bat da, eta erabiltzaileak elkarren artean komunikatzen jartzeko tresna bat ere bai. Baina nire aburuz, bere funtzio nagusia Torrent edo BitTorrent fitxategiak jaisteko balio duela. Zer dira torrentak eta non aurkitzen dira? Azaltzen saiatuko naiz apur bat.
Gaur, ostiral santua, haragirik ez jateko eguna tradizio katolikoan. Olagarroa agian? Film honetako protagonistek ez liokete ondo iritziko.
Sekulako zalaparta sortu da Interneten Espainiako kultura ministra berria dela-eta. Angeles Gonzalez-Sinde izango da datozen hilabeteetan ministerio horretako arduraduna, hainbat aldiz Internauten, Interneten eta P2P sarearen aurka azaldu den emakumea.
Boston Globe egunkariak irudiak tamaina dexentean aurkezteko modu bikaina erabiltzen du Big Picture deituriko atalean. Consumer Eroski kontsumitzaileentzako aldizkariak diseinu bera erabiltzen hasi berri da argazkiez osatutako erreportaiak plazaratzeko. Emaitza ikusgarria da. Hona hemen argitaraturiko lehenengo laurak:
Filma honen trailerra sarean dago ikusgai orain. Estreinu komertziala 24an da (Hego EHn eta Espainian; iparraldean zehazteko). Aurrestreinuak 20an Iruñean, 22an Bilbon (gero festa Kafe Antzokian) eta 23an Donostian.
Munduaren bira, doan! Euskaltuben edo YouTuben, kalitate altuan
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Txema Ramirez de la Piscina unibertsitate irakaslea eta UEUkidearen Kazetari aditua unibertso digitalean liburua argitaratu du.
Aspaldi ezagutzen dugun esaldi hau ekarri zigun gogora Pili Kaltzadak, Euskal Herrian komunikazioa adituak, joan den astean egin zen Kom 09 topaketan. Innobasque-n komunikazio zuzendaria da gaur egun Pili Kaltzada. Hain zuzen ere, berrikuntzarekin lotu egin zuen komunikatzaile honek komunikazioaren abagunea krisi garai batean. Cluetrain manifestuaren tesietako batzuk azaldu zituen Kaltzadak, tartean nagusia, Merkatuak elkarrizketak dira.
Azkenean, filmak eta telesailak % 100 euskeraz ikusteko aukera interneten daukagu. ikusezazu.com jaioa da.
Hain berria ere ez da, bada. Izan ere, 1971. urtean sortu zen Gutenberg proiektua; gurean, ostera, Web nobela atera zuen 2001.ean Koldo Izagirrek, Susa argitaletxeak dozenaka liburu sareratu ditu; eta orain gutxi, sarean eskura daitezkeen autoedizioen txanda iritsi da.
KREA Expresión Contemporánea, Vital Kutxaren Gizarte Ekintza bidez sustatutako proiektu kulturala da, eta bekak emateko hirugarren deialdia egin du. Laguntza horien bidez, aurreko bi edizioetan, hogeita sei proiektu artistikori eman zaie laguntza guztira. Izan ere, sormen garaikidea sustatzen dute, diziplina ugaritan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, musika, sormen koreografikoak edota antzerkia. Oraingo honetan, gainera, eta lehenengo aldiz aukeratu diren proiektuen emaitzak jendaurrean aurkeztu ahalko dira, obrak bukatu bezain laster KREAk Betoñun irekiko dituen instalazioetan.