Teknologia albisteak

Axun Aierbe euskalariaren memorian omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-31 : 11:03

Iazko apirilean hil zen Axun Aierbe euskalariaren memorian omenaldia egingo da apirilaren 1ean, arratsaldeko 17:30etan hasita, Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian. Filoblogian ikusia.

Hizlariak izango dira Miren Azkarate euskaltzain eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua (Aierberen tesia zuzendu zuen), Xabier Paya itzultzailea (ikasle izandakoa), EIZIEko Maite Imaz, eta EHUko Jon Kortazar irakaslea eta Fernando Garcia Murga Letren fakultateko dekanoa.

Ikusentzunezko bat emango dute, eta musika ere izango da. Egitarauko orria hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago