Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2024ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin berri dute. 7. edizioa da, eta oraintsu kaleratu da 6. edizioko lanal, zeina formalki (H)ilbeltza jardunaldian aurkeztuko den laster, ilbeltz edo urtarril honen amaieran.
Ezaguna da Herbehereetan ahalegin urbanistikoa egin dela azken 50 urteetan, hirigune askotatik eta bereziki Amsterdam hiriburutik, autoei tokia kentzeko eta oinezko ta txirrindularientzat toki egiteko. Hortik abiatuta, herrialdeko turismo erakunde publiko batek, adimen artifizialeko tresnak erabilita, proposamen tekniko bat jarri du sarean: irudika ezazu zeure kalea autorik gabeko espazioa balitz bezala.
Euskarazko Wikipediak 2023 urtea bikain amaitu zuen. Azken egunetan bere Twitter eta Mastodon kontuetatik zabaldu dituen datu eta grafikoekin osatu dugu artikulu hau, hori demostratzeko. Kantitatean, 8.5 milioi hitz gehiago izan dira 2023an Wikipediara gehituak, eta artikuluen kopuruak 425.000ko langa gainditu zuen abenduan. Martxa honetan, 2025. urtean irits daiteke, agian, 100 milioi hitzeko korpus bat osatzera.
Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa antolatu dute Galtzaundi euskara elkarteakk, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak; Altzon, bost larunbatetan urtarrilaren 20tik martxora.
Aurtengo albiste bat izan zen, abuztuan, Wiby bilatzailea aurkitu genuela, 1.0 erako webgune zaharrak bilatzeko. Hartara itzuliz, esperimentu txiki bat egin dugu, eta Buberrren orria berraurkitu dugu! Blas Uberuaga Buber-ren webgune zaharra, joan den mendeko kontuak, Interneteko euskal edukia... Baina adi, Buber.net bizirik dago, martxa bizian.
2024an, urtarrilaren 2tik hasita, bere 25. urteurrenarekin batera, Gara egunkariak Etorkizuneko Artefaktua jarriko du martxan, Naiz bere webgunearen baitan, hemen. Zera da koxka, euskal herritarrok geure memoriako argazki edo oroitzapen datatuak baditugu, 1977tik 2024ra bitartean, webgune horretan karga ditzagun.
Soziolinguistika Klusterrak antolatze dituen Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietan, lanen aurkezpen ekitaldia egin zen abenduaren 14an. 2023ko bigarren saria irabazi duenak, Garikoitz Goikoetxea euskara teknikariak, bere lanaren aurkezpen gehigarri bat egin Twitterren "Euskararen geografia berria" aurkeztuz, eta bereziki interesgarria iritzirik, hona ekarri dugu. Euskararen edo euskaldunen banaketen mapa berrikuntza behar dugu; eta egon dira saiakerak azken urteetan, hala nola Beñat Agirrek 2016an egin zuen orduko datuekin osatutako mapa interaktiboa, Sustatun ere jaso genuena.
Arantxa Gurmendi (Donostia, 1944) gipuzkoar aktorea atzo hil zen 79 urterekin zen. Goenkale telesailean Hortentxi pertsonaia izateagtik izan zen ezaguna batez ere, baina pertsonaia horretatik aparte lan asko egindakoa zen, Goenkalen bertan aktore zuzendari esate baterako, eta 1960ko hamarkadan euskal pop-aren lehen pauso xaloetan eta Ez Dok Amairu mugimenduaren hastapenetan.
Duela aste pare bat, Durangoko Azokan, aurkeztu zuten ‘InpAkta’ euskal aldizkari zientifiko berria. Euskaraz eta beste zenbait hizkuntzetan, paperezko aldizkaria bada (PDF eran sarean eskuragarri zero zenbakia), baina baita webgunea ere: Inpakta.eus
EAEko Hezkuntzaren Lege berria atzo onartu zen Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzako bi alderdien aldeko botoekin (EAJ eta PSE-EE). Onartutako testua atzoko ebazpenen dokumentuan (PDF) daukazue, 180. orritik aurrera. Aste honetan bertan Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin zuen esateko legea "aukera galdu bat" dela "etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko".
2023ko Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoetan aurtengo azken alea izan da hau, eta urtearen errepasoa egin dugu bertan, adimen artifizialaren gaia nabarmenduz batez ere. Konstatazio hirukoitz bat:
Aste honetan Donostian egiten diren Eraldaroa biltzarrean (Euskal gizataldeen edo diasporaren VIII. mundu batzarra) aurkeztu den lan bat da Sancho de Beurko elkarteak azken urteetan osatu duen II. Mundu Gerrako AEBetako Armadako euskal soldaduen historia. "Fighting Basques: Memory of WWII" lanak 1.600 euskal jatorriko soldaduren datuak bildu ditu, eta horietarik 1.100 pertsonen biografiak osatu ditu. Hauetako batzuek, Okinawako Pazifikoko guduan parte hartu zutenek (eta bertan hil ziren bost euskaldunek) omenaldia jaso zuten hilabete hasieran (irudia ekitaldi horretakoa da).
Lexikografia eta hiztegigintzara dedikatutako UZEI erakundeak 23 hitz (zahar eta berri) aukeratu ditu 2023ko lexikoa definitzeko. Urteko hitzak, beraz. Adibideetan, Sustatutik aterako bat, Beef delakoa, eta agian hemen albistegi honetan gehientsuen aipatu dugun besteetako bat: Oldarraldi.
Jorge Giménez Bech (Irun, 1956) idazle, itzultzaile eta editorea gaur goizean hil da gaixotasun baten ondoren. Bere ibilbide intelektual eta profesionalean, nabarmentzen dira 1993an Alberdania argitaletxea sortu izana Inazio Mujika idazlearekin batera; 1997tik 2011ra Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izana, eta Eusko Jaurlaritzako HPSn ikerketa eta koordinaziorako zuzendari izatea 2013 eta 2017 urteen artean. Editoreen Elkarteak gaur banatutako irudia itsatsi dugu hemen.
'Eskatu Eskaini Euskaraz' kanpaina, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatu eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko asmoz, martxan da Euskal Autonomia Erkidegoan, 131 udalerritan aurtengoan. Eusko Jaurlaritzako HPSk antolatzen du, Foru Aldundien, Eudelen eta UEMAren laguntzarekin. Adi, bereziki, Euskaraz barra-barra ikurrei.
Joan den astetik martxan dago Martxan da Whatsapp Orain, EITBren albiste zerbitzu berria. Orain Berriak izeneko marka digital berriaren lehen adibidea da, eta Iban Garate kazetaria du koordinatzaile proiektuak.
Hika ikasi eta praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, Badihardugu Elkartearekin batera CodeSyntaxek garatuta 2021. urtean. Oso modu errazean hika egiten ikasteko eta praktikatzeko aukera ematen du. Azken asteotan zenbait berrikuntza egin dizkiogu aplikazioari, besteak beste, Sustatun aipaturiko beste bost herritako hikako taulak, bideoak eta ariketak ere erantsi zaizkiola. Baina gaur komentatzera gatozena, Lehiaketak antolatzeko eta jokatzeko funtzionalitatea gehitu zaiola.
Artizarra.eus euskarazko sare sozial tekniko-profesionala 5 urte bete ditu. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortu zuen plataforma hau, "sare sozial tekniko-zientifiko-profesional" bezala definitua. Ikerlari eta profesionalen arteko harremanak errazteko sortu zen eta gaur gaurkoz 1.000 kide baino gehiago biltzen ditu. UEUko Zihara Enbeita lankideak kudeatzen du egun, hona bere profila Artizarra.eus-en bertan.
Jarduera ekonomikoan hizkuntza-kudeaketaren erronkak aztertuko dituen Languages Lanean Nazioarteko Kongresua izango da Bilbon, lehen edizioa, jarraipen gogoarekin antolatu baitu hau Eusko Jaurlaritzak. Urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian izango da, eta 19an, Guggenheim Bilbao Museoan. Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak daude egitarauan, hitzaldi eta mahainguruetan antolatuta.
SME Connection deialdia da sustapen ekonomikoko SPRI sozietate publikoak urtero egiten duen ekimen bat. Deialdia zuzentzen zaie enpresa txiki edo ertainei, ETEei, btatetik, eta startup edo enpresa berriei bestetik. Enpresa berriei galdetzen zaie ea 5 teknologia gakotan proiekturik daukaten: IoT (gauzen internet), Big Data, Adimen Artifiziala, Datuak ikuskatzeko plataformak, hondakinak banatu eta sailkatzeko teknologiak, eta Machine Learning alorra.