Euskararen Historia ikastaroa, bost larunbat goiz Altzon
2024-01-04 14:05
Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa antolatu dute Galtzaundi euskara elkarteakk, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak; Altzon, bost larunbatetan urtarrilaren 20tik martxora.
Saioak Altzoko Batzarremuño Kulturgunean egingo dira saio guztiak, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara; egitarau honekin:
Urtarrilak 20. Jakin noiztik X. mendera.
- Hizlaria: Borja Ariztimuño Lopez (Tolosa, 1986).
Otsailak 3. Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak
- Hizlaria, Blanca Urgell Lazaro (Gasteiz, 1962)
Otsailak 17. Euskararen Pizkundeak eta atzerakada berria 1800-1975.
- Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991).
Martxoak 2. Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023.
- Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989).
Martxoak 16. “Nora goaz? Etorkizunera begira” mahai ingurua.
- Moderatzaile: Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961).
- Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970).
- Eneko Gorri Gantier (Angelu, 1983).
- Intza Gurrutxaga Loidi (Getaria, 1996)
- Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966).
Izena emateko argibideak hemen, Galtzaundiren webgunean.
Erantzunak kargatzen...