Lexikografia eta hiztegigintzara dedikatutako UZEI erakundeak 23 hitz (zahar eta berri) aukeratu ditu 2023ko lexikoa definitzeko. Urteko hitzak, beraz. Adibideetan, Sustatutik aterako bat, Beef delakoa, eta agian hemen albistegi honetan gehientsuen aipatu dugun besteetako bat: Oldarraldi.
Hona hitz zerrenda: buhame, sedizio, beef (musikari edo/eta ospetsuen arteko ikamika), polikrisi, amazurtz, segregatu, perraka (Arnaut Oihenarten poema aurkitu berrietan agertzen dena), untxi hibrido, angularitza, gune tentsionatu (edo tentsio handiko eremua), erretreta, fentanilo, trokiter, Gishen lauhazka, txio (Twitter X bihurtu da, baina sare sozial horretan egiten dugunari txio esatea erabaki genuen guk ere), onespen, tritio, pirpurina, oldarraldi judiziala, dolarizatu, zaintza, paxmina, zerrenda.
Ikus azalpenak Uzeiren artikuluan.
Emandako artikuluetan, gure izenburu bat, duela hilabete batzuetakoa: Kai Nakai: milioi bat ikustaldi Shakiraren beef-aren euskarazko bertsioarekin. Beef hori da Shakira kantariaren eta bere senar Gerard Pique futbolari oiharen arteko liskar publikoa, bien arteko banaketaren ondoren.
Hitz zerrenda honetatik Urteko Hitz bat eta bakarra aterako ote du UZEIk egun batzuk barru? Agian bai, aurreko urteetan egin dute, Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Iaz, adibidez, 2022ko hitza Zorioneko izan zen, sorpresa gutxirekin. 23 hauen artean bat aukeratzekotan, geure apostua:
Erantzun
Sartu