Teknologia albisteak

Etorkizuneko Artefaktua: Naiz-en memoria eraikitzeko proposamena 2024rako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-30 : 12:33

2024an, urtarrilaren 2tik hasita, bere 25. urteurrenarekin batera, Gara egunkariak Etorkizuneko Artefaktua jarriko du martxan, Naiz bere webgunearen baitan, hemen. Zera da koxka, euskal herritarrok geure memoriako argazki edo oroitzapen datatuak baditugu, 1977tik 2024ra bitartean, webgune horretan karga ditzagun.

Artefaktuak, beraz, Gararen 25 urteak baino gehiago hartzen ditu: Egin agunkaria sortu zelako 1977an, hortik data aukeraketa, hura Espainiako epaileek itxi zutenetik, Euskadi Información eta Gara egunkariak jarraipen zuzena direlako, eta baita Naiz.info eta orain Naiz.eus gero Interneten, 21. mendean.

Etorkizuneko Artefaktuak 2024ko egun bakoitzean, azken mende erdian izan diren efemeride garrantzitsuenak eskainiko ditu. Azalak, albisteak, argazkiak, protagonisten egungo iritziak... Baina horrekin batera, web bidez, gutako edonork bizipen edo oroitzapen bat kargatu nahi badu, efemeride sail batetik memoria ariketa bat izatera igaroko da.

Adi beraz, datorren astean, eta presta jada materialik baduzu Artefaktua osatzeko: https://artefaktua.naiz.eus 

Erantzun

Sartu