Aurtengo albiste bat izan zen, abuztuan, Wiby bilatzailea aurkitu genuela, 1.0 erako webgune zaharrak bilatzeko. Hartara itzuliz, esperimentu txiki bat egin dugu, eta Buberrren orria berraurkitu dugu! Blas Uberuaga Buber-ren webgune zaharra, joan den mendeko kontuak, Interneteko euskal edukia... Baina adi, Buber.net bizirik dago, martxa bizian.
Ikusi nola egin dugun topo Buberrekin. Sartu gara Wiby.me bilatzailean...
Egin dugu bilaketa desiratua, Basque terminoarena, eta horra emaitzak:
Lehen postuan, Buberren euskal orriko euskararen inguruko orria:
Blas Uberuaga Buber euskal estatubatuarrak 1990eko hamarkadan ikasle zela sortu zuen lehen euskal webgune hura, hor da oraindik.
Baina adi, orri horiek euskararen inguruko 20. mendeko informazio oinarrizko eta HTML zaharrarekin eginak daude, baina Buber.net berrituta dago, eta blog aktibo bat izan da eta da azken urteetan, bere Basque atalean. Ikusi albo-zutabean e-postaz ere harpidetu zaitezke-eta, oharrak postontzian jasotzeko.
Basque Fact of the Week atala astero elikatzen du Buberrek. Foiletoi bat ere idazten du Buberrek, The Adventures of Maite and Kepa, eta adi egon ohi da Estatu Batuetako euskal komunitatearen albiste eta kontuetara. Soldadu eusko-estatubatuarren Okinawako omenaldiarena ere jaso du abendu honetan, geuk hemen aipaturiko albistea hain zuzen.
Non ote Blas Uberuaga Buber orain? Fisika doktoratu zen eta Los Alamosko laborategietan hasi zen lanean (Oppenheimer filmean sortzen ikusi genuen toki horretan), eta han jarraitzen du Los Alamos National Laboratory delakoan, materialengan erradioaktibitateak sortzen dituen ondorioak ikertzeko posizioan. Webguneko postontzira idatziz gero, erantzuten du, eta hola osatu du artikulu honetarako informazioa. Euskal Herrian ere berriki izan da bisitan.
Jarraitu gogor eta eutsi Buber webguneari Blas! eta urte berri on!
Erantzun
Sartu