Teknologia albisteak

Artizarra plataformak bost urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-15 : 09:10

Artizarra.eus euskarazko sare sozial tekniko-profesionala 5 urte bete ditu. Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortu zuen plataforma hau, "sare sozial tekniko-zientifiko-profesional" bezala definitua. Ikerlari eta profesionalen arteko harremanak errazteko sortu zen eta gaur gaurkoz 1.000 kide baino gehiago biltzen ditu. UEUko Zihara Enbeita lankideak kudeatzen du egun, hona bere profila Artizarra.eus-en bertan.

Artizarra proiektuak UEUren Inguma.eus du abiapuntu. Ingumak, euskal komunitate zientifikoaren datubaseak, azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz idatziz eta ahoz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du.

Komunitatearen saretzea helburu, plataformak hainbat funtzio ditu: adituekin harremanetan jartzeko aukera, eztabaidak sortzeko tresnak, adituak bilatzeko, norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzeko... Hona azalpeneko bideoan jasoak:

Gauza xumeak dira, baina era berean garrantzitsuak. Azken batean, ikertzaile, aditu eta profesional euskaldunei ikusgarritasuna ematen zaielako.

5. urteurrenaren harira, zera proposatzen digu UEUk: "Artizarra proiektu soziala den neurrian ez da proiektu bukatua eta komunitate zientifiko-teknikoaren laguntza behar du. Beraz, bertan baldin bazaude beste kideekin saretzeko proposamena egiten dizugu, eta ez baldin bazaude, gure orbitara biltzera gonbidatzen zaitugu!"

Ezagutu eta erabili www.artizarra.eus 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: