Teknologia albisteak

Startupak eta enpresa txiki eta ertainak elkartzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-10 : 11:48

SME Connection deialdia da sustapen ekonomikoko SPRI sozietate publikoak urtero egiten duen ekimen bat. Deialdia zuzentzen zaie enpresa txiki edo ertainei, ETEei, btatetik, eta startup edo enpresa berriei bestetik. Enpresa berriei galdetzen zaie ea 5 teknologia gakotan proiekturik daukaten: IoT (gauzen internet), Big Data, Adimen Artifiziala, Datuak ikuskatzeko plataformak, hondakinak banatu eta sailkatzeko teknologiak, eta Machine Learning alorra.

Egitasmoak aurkezten dira gero enpresa txiki eta ertainei, eta SPRIk erkaketa egingo du batzuen egitasmoen eta besteen premien artean, proiektu jakin batzuk bultzatzeko. Hortaz, batetik Startupak aurkez daitezke eskaintzarekin, eta bestetik ETEak eskaerarekin. Aurtengo deialdia irekita dago, urtarrilaren 10a arte.

Otsail eta martxoan, konponbide onenak proposatu dituzten startupak hautatzen dira eta kontratuak egiten dira ETE bat edo gehiagorekin. Maiatzetik abendura, azkenik, ETE eta startupak lankidetzan hasten dira eta proiektu bateratuak abiarazten dituzte.

2024rako egitasmo hau SME Connection antolatzen den hirugarren edizioa izango da, aurrekoen emaitza honek jarraipena merezi duelakoan, SPRIren iritziz.

Informazio zehatzagoa hemen: https://www.spri.eus/laguntzak/bind-4-0-sme-connection/ 

 

Erantzun

Sartu