Wiby bilatzaile bitxi bat da, iraganera irekitako lehio bat. Estetikaz zaharra, baina emaitzak ere, antzinako Internet batean geratu diren webguneak ematen dituena... 1.0 bilatzailea deitu diote Wibyri, 20. mendeko azken urteetako Interneteko lehen belaunaldiko webguneak erakusten dituelako. 21. mendearen lehen urteetan, Google eta beste zerbitzu batzuen web 2.0 deitu zituzten aurrerakuntzarekin atzean geratu zen mundu bat.
Aproba batzuk termino batzuekin...
Esploratzeko beste modu bat da, bilaketa lehioaren azpian dagoen Surprise me (harritu nazazu) estekan klikatzea. Hala nola Googlek duen I'm Feeling Lucky / Baietz lehenengoan aukera, ba Wibyn ere bai, zuzenean ausazko webgune batera joateko.
Hiru klik egin ditugu surprise horretan, eta hiru toki zoragarri hauekin egin dugu topo: baga, biga, higa.
Ba azalpen orriak ez du askorik esaten, baina itxura batean Interneteko programatzaile geek batzuk izango dira. Proiektu erdi-txantxetakoa dirudien arren, batzuen iritziz emaitza interesgarriak ematen dituen bilatzaile baleko bat da, duela urte batzuetako informazioarekin, baina alde horretatik SEO tekniken kutsatu gabeko informazioa bederen.
Bilatzaileren gako nagusia, dirudienez, Javascript koderik ez duten orriak indexatzean datza. Crawler edo arakatzaileak erabiltzen dituzte baina zeuk zeurea ere proposa dezakezu hemendik. HTML sinpleo orri ez komertzialak hobesten dituztela diote hor.
Izatez, proiektu osoa kode librekoa da, eta edonork osa dezake bere bilatzailea Wibyren ereduari jarraiki...
Bitartean, probatu eta erabili https://wiby.me/ 1999. urtera itzultzeko.
Erantzun
Sartu